Desgaitasun intelektuala

Desgaitasun intelektualaren, nahasmendu mentalaren eta portaeraren nahasmenduaren lanketa

GUFEk prestakuntza hori eskatu dio gure Ospitaleari, jokabidearen nahasmenduak maiz agertzen diren kasu konplexuak kudeatzeko zailtasunen aurrean. Macarena Aspiunza osasun psikologo orokor eta forentseak eta Leire Zamora osasun psikologo orokorrak eman dute prestakuntza, guztira 30 ordu.
curso-ifasEFB9960.jpg

Aita Menni Ospitalearen Desgaitasun Intelektual eta Autismoaren arloko bi psikologok prestakuntza ikastaro bat eman berri dute Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundeko (GUFE) erizain laguntzaile eta gizarteratzeko teknikarientzat, zeinek desgaitasun intelektuala, nahasmendu mentala edo portaeraren nahasmenduak dituzten pertsonekin lan egiten baitute.

‘Desgaitasun intelektualaren, nahasmendu mentalaren eta portaeraren nahasmenduaren lanketa’ izenburupean, Macarena Aspiunza osasun psikologo orokor eta forentseak eta Leire Zamora osasun psikologo orokorrak eman dute prestakuntza, guztira 30 ordu. Eskolak hiru taldetan banatu dira (covidaren murrizketengatik eta barne antolaketako kontuengatik 15 parte hartzaile baino gehiago ez elkartzeko), eta bakoitzak 10 prestakuntza ordu jaso ditu.

Diagnostiko dualaren konplexutasuna

Ikastaroaren edukiak diagnostiko duala duten kasuen lanketarekin du zerikusia, hau da, desgaitasun intelektualaren esparruan (DI) gaixotasun mentala agertzearekin. GUFEk prestakuntza hori eskatu dio gure Ospitaleari, jokabidearen nahasmenduak maiz agertzen diren kasu konplexuak kudeatzeko zailtasunen aurrean.

Desgaitasun intelektuala biztanleriaren 1,5i eragiten dion arazo bat da, eta, batez bestekoaren azpiko koefiziente intelektual batekin agertzeaz gain, ingurunearekiko harremanetan ere adierazten da. Pertsonaren beraren zein inguruan dituen traba edo oztopoen araberakoa da.

Pertsona horien %20-35ek alterazio psikiatrikoak dituzte, eta horrek esku hartzea zailtzen du. Nahasmendu mentala faktore biologikoen (lobulu frontalaren egituraren alterazioa, portaeraren fenotipoak, epilepsia, etab.), faktore psikologikoen (aurre egiteko estrategiarik eza, aldaketekiko intolerantzia, gizarte bazterketa eta autoestimu baxua) eta ingurumen faktoreen (familia harremanetako arazoak, abusuak edo bizitzako gertaerak, hala nola dolu edo adopzio bat) ondorioz agertzen da.

Desgaitasun intelektualaren, nahasmendu mentalaren eta portaeraren nahasmenduaren lanketa

Bermeekin lan egitea

Gure psikologoek azpimarratu zuten bermeekin lan egin behar dela pertsona horiek helburuak ezar ditzaten eta lor ditzaten, beren indarguneei etekina ateraz, eta helburuak lortzeko mekanismoak abian jarriz. Macarena Aspiunzak eta Leire Zamorak, zehazki, Jokabidearen Berme Positiboaren (ACP) metodologiari buruz hitz egin zuten. Metodologia hori pertsonaren duintasunaren errespetuan oinarritutako balioetan oinarritzen da, pertsonak jokabide problematikoen izaera eta larritasuna ulertzeko duen gaitasuna alde batera utzita. Pertsonarengan Oinarritutako Planifikazioaren esparruan aplikatu beharreko interbentzio eredu horren helburua da  pertsona horientzako bizi kalitate ona lortzea, eta gizartean parte hartzea ere sartzen da alderdi horretan.

Zer egin dezakegu? Lehenengo urratsa prodromoak detektatzen ikastea da, nahasmendu psikiatriko bat dagoela iragartzen duten sintomak, zeinuak, jokabidearen adierazleak, eta zeinu horien artean zer erlazio dagoen, eta maila kognitiboan, fisiologikoan, emozionalean edo jokabidean dituen inplikazioak. Zuzeneko laguntzako langileen esku hartzeari begira, garrantzitsua da helburu hauek kontuan hartzea:

  • Pertsona osasun mentaleko arazoak garatzeko arriskuan jartzen duten egoerak prebenitzea.
  • Jokabide arazoa edo egon daitekeen arazo psikopatologikoa detektatzea.
  • Taldeari jakinaraztea, teknikariek balora dezaten eta, beharrezkoa izanez gero, esku hartzeko planak gara ditzaten.
  • Familiaren eta zaintzaileen informazio osagarria lortzea.
  • Pertsonari prozesuan laguntzea.

Esku hartzeak –ingurunean moldaketak egiteaz gain– lan psikohezitzailea ere eskatzen du, eragindako pertsonari begira zein senideei eta zaintzaileei begira. DIa duen pertsonak modu ulergarrian jaso behar ditu jarraibideak, adibidez, antsietatearen nahasmenduak kudeatzen ikasteko, edo, hala badagokio, nahasmendu obsesibo konpultsiboarekin edo psikosiarekin bizitzen ikasteko.

Desgaitasun intelektualaren, nahasmendu mentalaren eta portaeraren nahasmenduaren lanketa

Jokabidearen nahasmenduak DIan

Ikastaroaren bigarren zatian portaeraren arazoak jorratu ziren. Jokabideak komunikatzen du, eta funtzio eta helburu espezifikoak ditu –azaldu zuten gure adituek–; pertsona horietako askok “ez dute ikasi beren nahiak, emozioak edo beharrak adierazteko modu alternatiborik, eta, beraz, haien komunikazio bide bakarra jokabide problematiko horren bidez da”. Pertsona zer esaten ari zaigun jakiteko, haren portaera aztertu behar dugu, testuingurua eta aurrekariak kontuan hartuta, jokabide edo jokabide jakin baten zergatia edo zertarakoa jakiteko.

Amaitzeko, eta ikastaroan parte hartu duten profesionalen zentroetan jokabideari dagokionez izaten diren ohiko zailtasunei heldu aurretik, jokabidea aldatzeko teknika batzuk azaldu ziren.

Desgaitasun intelektualaren, nahasmendu mentalaren eta portaeraren nahasmenduaren lanketa