Aita Menni Ospitalea berdintasunaren bidetik itzultzen ari da. 2009. urtetik pertsona-talde bat gogoeta bultzatzen ari da, berdintasun-maila handiagoak lortzeko. Baina lanean jarraitu behar da.
Egoera berrikustea
Azken hiletan antolaketa-aldaketaren aldeko apustu hau berritu da, genero-berdintasunaren alde. Zuzendaritza Batzordeak adierazi du arautegia bete nahi duela eta esparru horretan hobetu; hori guztia profesionalen laguntzarekin.
AMHren Emakumeen eta gizonen arteko benetako I. Berdintasun Planak gaur egun oraindik indarrean dagoen berdintasun-politiken jarraipena egiteko egitura egonkor bat sortu zuen: Berdintasun Batzordea. 2015. urtean II. Berdintasun Plan bat egin zen, eta berriki, Red Kuorum aholkularitza-enpresako adituen laguntzaz Diagnostiko bat egitea erabaki zen. Emaitzak emanda eta egoea aztertuta, beste Berdintasun Plan bat idatzi behar zela beharrezkotzat jo zuten.
Prestakuntza, nahitaezkoa
Berdintasunak ez du ekartzen tratamendu berdina; baizik eta baliabide eta onuren kontrola izateko eskubideen erabilera homologatzen duen tratu bat izatea. Gure gizarteak eta bere antolaketak, urrats garrantzitsuak eman badituzte ere, desberdintasun-maila handiak izaten jarraitzen du boterea banatzean. Eta prestakuntza prozesu horretan nahitaezkoa da. Hori dela eta, zenbait prestakuntza-talde eta -jarduera antolatu dira. Parte hartzen duten pertsonek bereizi egiten dituzte generoa: sexu bakoitzeko gizakiak dauden taldea -ikuspegi soziokultural batetik hartuz, ikuspegi biologiko batetik hartu ordez- eta sexua: animalien eta landareen baldintza organikoa, maskulinoa edo femeninoa.
Gida-dokumentu berrian urte honetarako aurreikusitako zenbait prestakuntza-jarduera jasotzen ziren, eta Irakasle Gelan egiten joan dira Maitane Agirre hezitzailearen laguntzarekin. Guztira, 21 emakumek eta 3 gizonek parte hartu dute. Zehazki, berdintasunaren prestakuntzan 17 emakumek eta 3 gizonek parte hartu dute. Hizkuntza ez sexista erabiltzeari buruzko saioetan 21 emakumek eta 3 gizonek parte hartu dute.
Aldaketak sustatzea
Garrantzitsua da ikastaro hauetan ahalik eta pertsona gehien parte hartzea. Genero-berdintasuna bideratzen duen erakunde bat lortzeko aldaketa, aldaketa sakona delako; ez da mugatzen prozesuetan hobekuntza bat egitera; emakumeen eta gizonen arteko desberdintasuna adierazten duten funtzionamendua, egitura, sinesmenak eta portaerak identifikatu ere egiten ditu.
Hizkuntza ez sexista eta inklusiboa erabiltzea da gakoa. Hizkuntzak definitzen, kokatzen eta adierazten gaitu. Maskulinoa generikotzat hartzeak emakumeak ikusezin egiten ditu. Bestalde, desberdintasuna egon daiteke komunikatzeko erabiltzen den hizkuntzan, baina ez hor bakarrik, informazioak igortzeko erabiltzen diren bestelako komunikazio-kanaletan ere, bai formaletan bai informaletan. Komunikazio-estiloak erakunde baten pertsonen artean ezartzen diren lotura-mota zehazten du, eta eragin zuzena du haiek garatzen duten lanean eta baliabide desberdinen erabileran eta kontrolean.