David de Jorgek bere errezeta eman digu
Joan de otsailaren 21ean David de Jorgeren bisita hartu genuen Irungo EPSZn. Goizeko 9etatik zentroan beste egun batzuetan baino giro zalapartatsuagoa nabaritzen zen zentroan. Urduritasuna zegoen, eta sukaldari alaia ikusteko gogoa.
Sarrera oso abegitsua izan zen, mundu guztia agurtu zuen, zentroan zeuden profesional eta erabiltzaile bakoitza banan-banan. Berehala eskatu zigun beragandik hurbilago jartzeko, eta giro hurbila eta goxoa sortu zen segituan.
David de Jorgek gu ezagutu nahi gintuen; zentroan egunero zer egiten dugun jakin nahi zuen. Ondoren, jateko ditugun ohiturez informatu nahi izan zuen, eta bakoitzari egunero zer gosaltzen dugun galdetu zigun. Erantzunak entzun ondoren, baten bati belarritik tiraka egiteko aukera ere aprobetxatu zuen, merezita. Ondoren, erabiltzaileek egiten duten ariketa fisikoagatik galdetu zigun, eta hor ere errieta pixka bat egin zuen; harreman pertsonalez, bikotekideez, lagunez… ere galdetu zuen.
Puntu horretara iritsita, gure gonbidatuak bere iritziz bizimodu osasungarria izateko dauden funtsezko hiru printzipioak nabarmendu zituen: gosari on bat, ariketa fisikoa eta ilusioak edukitzea. Gero bere bizitzari buruz eta etorkizunerako dituen proiektuei buruz hitz egin zigun.
Beti umoretsu
Davidek kontatu zigun argaltzeko prozesuan jarraitzen duela, eta, horregatik, beste ebakuntza bat egiteko puntuan dagoela. Horren ondorioz, bolada batez platoak utzi beharko ditu. Etorkizunean formatu berritu batekin itzuliko dela telebistara ere jakinarazi zigun. Goizeko une bakar batean ere ez zen sukaldari ospetsua bereizten duen umorea falta izan. Txisteak eta pasadizoak kontatzeko astia egon zen, baita gai beroxeagoren bat aipatzeko ere…
Irungo EPSZtik eskerrak eman nahi dizkiogu Davidi gu ezagutzeko eta, egin zuen bezala, eguna alaitzeko erakutsitako interesagatik. ESKERRIK ASKO DAVID, ETA (zuk beti diozun bezala) BIBA ERRUSIA!!!