Danbor hotsak berriz ere Villabonako Santiago Egoitzan
Villabonako adinekoen Santiago Egoitzan eskolako ikasturte amaierak urtero gogora ekartzen digu Katekesiko haurrekin danborrada bateratutako hitzordua dugula.
Aurreko bi asteetan zehar Egoitzako eguneroko entseguetan interpretatu beharreko Raimundo Sarriegiren piezak prestatu genituen, dena ahalik eta hoberen ateratzeko, pasa den urtean bezala.
Aurten irudi berria estreinatu genuen, zapi eta txapela arrosekin, Santiagoren identitatea ezaugarritzen duen kolorea. Zentroaren kanpoaldean hogeita hamasei egoiliarrek formatu zuten, eta San Sebastian martxa, Diana, Iriyarena eta Tatiago jo zituzten.
Jai giroko arratsalde polita izan zen, senide eta Villabonako herritar askoren konpainian, amaiera arte txaloka eta animoak emanez aritu zirenak.