Nori ez datorkio ongi aire freskoa arnastea, eguzkiaren argia jasotzea eta ariketa fisiko apur bat egitea? Gainera, beste batekin gozatzen bada denbora horretaz, giro atsegin batean eta, bidez batez, emaitza gozoak jasotzen diren lan erabilgarri bat egiten bada, ongizatea ziurtatua dago. Ez dago zalantzarik hainbat helburu terapeutiko lortuko direla.
Osasunaren arloan terapia moduan ortu edo lorategi bat landatzea ohikoa da zenbait herrialdetan, hala nola Erresuma Batuan, Irlandan, Alemanian, Suedian, Kanadan edo Estatu Batuetan. Herrialde horietan tradizio luze eta finkatua du, eta oso ongi ikusita daude. Hori dela eta, Aita Menni Ospitaleak Arrasaten duen lurraren zati bat egokitu du berotegi bat jartzeko. Haren barruan eta ondoko ortuetan, barazkiak, sukaldaritzako landareak eta landare aromatikoak landatuko dituzte pazienteek.
Hurrengo hileetan Aita Menniko pazienteek landatuko dituzten landare-espezieen artean hauek daude: babak, ilarrak, tipuletak, baratxuriak, porruak, azak, azalorea, brokolia, eskarola, zerba, uraza, erremolatxa gorria, azenarioak, errefau txikiak eta patata goiztiarrak. Landare aromatikoak berotegiaren sarrera-irteeran jarriko dira, usainarekin intsektuak uxatzeko.
Helburua: ongizatea
Trebetasun berriak lortzea, hiztegia eta komunikazioa hobetzea, jakin-mina piztea, behamen-gaitasuna handitzea, pixkanaka ortuan edo lorategian lan egiteko prestatzea eta zentzumen-estimulazio osoa egitea dira baratzezaintzaren onuretako batzuk pazienteentzat. Baina beste asko ere badaude:
Gizarte-mailan: elkarrekintza hobetzen du taldeen barruan eta taldetik kanpoko kideekin, eta bere buruaren eta besteen iritzia ere hobetu egin du.
Emozio-mailan: antsietatea, estresa eta portaera gatazkatsuak aritzen ditu, autoestimua garatzen du, poztasuna ematen du eta frustrazioa eta haserrea hobeto eramaten laguntzen du. Horrez gain, pazientzia eta erantzukizunaren zentzua garatzen laguntzen du, ongizate-sentsazioa handitzen, eta norberaren interesa et sormena sustatzen ditu.
Maila fisikoan: ortuaz arduratzeak mugitzeko trebetasun handiak eta txikiak hobetzen ditu, eta eskuaren eta begiaren arteko koordinazioa lantzen ditu. Bestalde, ariketa fisikoaren helburuak betetzen ere laguntzen du. Aire zabaleko jarduerak eta ariketa handitzea, elikatze-ohitura osasungarriak izatea eta obesitatea txikiagotzea.