Jaia Txurdinagabarri adinekoen egoitzako zabaltzan

Udari ongi etorria ematen diogu Txurdinagabarri Egoitzan

Udaren etorrera ospatzeko, Txurdinagabarri adinekoen egoitzan festa bat antolatu genuen zabaltzan. Terraza koloretako banderatxoekin apaindu genuen eta lore-lepokoak jarri genituen.  Udako gauzarik tipikoenetako bi ez ziren falta izan: zapore anitzeko izozkiak eta Georgie Dannen abestiak. Eta gure udako denbora-pasa gogokoena: arrantza salabardoarekin.  

Maillots y carteles del Tour hechos con cartulina en la Residencia de mayores Txurdinagabarri

Txurdinagabarri Egoitza, Tourrarekin

Tourrak Bilbon izan duen hasiera aukera asko eskaini dizkigun gertakaria izan da Txurdinagabarri adinekoen egoitzan. Eskulan tailerretan, maillotak eta etapako kartelak prestatu genituen kartulinarekin, eta beheko solairuan eta Egoitzako leihoetan jarri genituen. Gainera, taldeen aurkezpenaren bideoak ikusten aritu ginen, baita lehen etaparen irteera eta helmugako bideoak ere, Bizkaiko hiriburuan. Eta

Celebrando el Día Mundial de la Tapa en la Residencia Txurdinagabarri

Pintxoaren Mundu Eguna ospatu dugu goiko terrazan pintxoak janez

Ekaineko hirugarren osteguna Pintxoaren Mundu Eguna da, eta Txurdinagabarri Egoitzan ospakizunarekin bat egin nahi izan dugu, hilaren 15ean goiko terrazan aperitiboa eta pintxoei buruzko solasaldi bat antolatuta. Bakoitzak bere sormen dohainak erakutsi ahal izan zituen genituen osagaiekin (tortilla, piper gorriak, arrautza egosia, ozpinetakoak, entsalada errusiarra…), eta oso elaborazio bitxiak atera

Erreminiszentzia Tallereko taldea

Erreminiszentzia eta Futbol Tailerraren 2023ko edizioa amaitu da San Martin Egoitzan

Hiru hilabete igaro dira dagoeneko, eta futbolean oinarritutako Erreminiszentzia Tailerra amaitu da Aita Menni Ahizpa Ospitalarioek kudeatutako Oñatiko San Martin Egoitzan. Joan den hilaren 14an, dinamizatzaileak, Realeko jokalari ohi Michel Loinazek eta klubeko Jokalari Ohien Elkarteko lehendakari Alberto Gorritzek bisita egin ziguten, azken saioa egiteko eta “Hurren arte” esanez agurtzeko.

Una regadera, útiles de jardinería y semillas

Txurdinagabarri Egoitzako ortua berritzen

Ortuzaintza da Txurdinagabarri Egoitzan eta Aita Menni Ospitalarioen beste zentro batzuetan aspaldi egiten ari garen jardueretako bat, horien artean Durangoko Barandiaran Egoitza, eta joan den ekainaren 9an gure teilatuko baratzea berritzeko baliatu genuen eguraldi ona. Cherry tomatea, letxugak, Gernikako piperrak, marrubiak, azak eta landare lurrintsuak landatzen aritu ginen, hala nola

Oñatiko San Martin egoitzako egoiliar eta senideen taldea, Reale Arenan (Argazkia: Futbolari Beteranoen Elkarteen Espainiako Federazioa)

Oñatiko San Martineko egoiliarrek Reale Arena estadioa bisitatu dute

Hilaren 2an, Aita Menni Ahizpa Ospitalarioek kudeatutako Oñatiko San Martin Egoitzan futbolean oinarrituta egiten den Erreminiszentzia Tailerreko parte hartzaileek Reale Arena estadioko instalazioak bisitatu zituzten, Realaren joko zelaian. Senide eta zentroko langileekin batera, estadiora iritsi ziren, eta han zituzten zain Mitxel Loinaz, tailerraren dinamizatzailea, eta Alberto “Bixio” Gorriz, Realeko Jokalari

Un sacerdote administra el sacaramento de la unicón a una residente de Txurdinagabarri

Gaixoaren Pazkoa ospatu dugu

Gaixoaren Pazkoaren eguna zela eta, maiatzaren 11n, osteguna, eukaristia bat egin genuen Bilboko Txurdinagabarri adinekoen Egoitzako beheko solairuan, eta egoiliarrak eta Eguneko Zentroko erabiltzaileak etorri ziren. Elizak maiatzaren 14an ospatzen du Gaixoaren Pazkoaren eguna. Ospakizun horrekin amaitu da otsailaren 11n, Lourdeseko Andre Mariaren egunean, mundu osoan Gaixoaren Egunarekin hasitako kanpaina.

Emakume zaintzaileen ordezkarientzat eskainitako harrera Udaletxean

Gure lankide Igone Aguirrebeñak bota du txupinazoa Bergaran, emakume zaintzaileak ikusarazteko

Bergarako Adinekoen Eguneko Zentroko profesionalak –Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen erakundeak kudeatzen du– udalaren Zaintza Planean parte hartzen ari dira, zeinak zaintza eredu berri bat definitzen duen herriarentzat. Horietako batek, Igone Aguirrebeñak, gaur Mendekoste jaietako txupinazoa botatzeko ardura izan du, zaintzak zaintzaileak ikusarazteko.

Txangoa Bizkaiko Zubira

Txangoa Bizkaiko Zubira

Eguraldi ona aprobetxatuz, joan den maiatzaren 4an txango txiki bat antolatu genuen, Bilbo ondoan, Txurdinagabarri adinekoen Egoitzako talde batentzat. Autobusez joan ginen Areetaraino, Itsasadarraren eskuinaldera. Han paseo bat eman genuen, eta ondoren Bizkaiko Zubia zeharkatu genuen ontzitxoan, Portugaleteraino, ondoren Txurruka moilako pasealekuan ibiltzeko. Txangoa terraza batean eseri eta berriketa animatuan