Joxe Miel Barandiaran zentroko egoiliarrek proiektu batean lagundu diete Maristetan Mekanizazioa ikasten duten ikasleei
Duela gutxi zenbait topaketaz gozatzeko aukera izan ditugu Joxe Miel Barandiaran egoitzan Durangoko Maristetan Mekanizazioko Ingeniaritza ikasten duten ikasleen talde batekin. Elkarrekin egindako jarduera-saio hauen helburua ikasleei egiten ari diren proiektu baterako informazioa lortzea da. Proiektu horretan bolak jaurtitzen dituen tresna bat prestatu dute. Tenisean entrenatzeko erabiltzen diren pilota-jaurtitzaileen antzekoa da, baina kasu honetan badu berezitasun bat: arrazoiren batengatik motrizitate-arazoak dituzten pertsonentzat da.