Txurdinagabarrin Aste Nagusia ospatzen
Bilbotar onak bezala, Txurdinagabarrin Aste Nagusia ere ospatu genuen, eta denari emanda! Aste horretan, adinekoek Bilboko jaiez gozatzeko eta haietan parte hartzeko aukera izan zuten hainbat modutara. Horrela, txurroak hartu genituen txokolatearekin, egoitzako teilatu lauan suak ikusten genituen bitartean, Areatzatik zerbait hartzen ibili ginen, “Los 5 Bilbaínos” taldearekin abestu eta dantzatu genuen, Munduko Zirkuko ikuskizunaren liluratu ginen eta zezenetan txalotu genuen.