Adineko pertsonen talde bat, aulki batean eta gurpil-aulkietan eserita

Eguzkitan, Etxebarria parkean

Eguraldi ona aprobetxatuz, otsailaren 5ean, astelehena, Txurdinagabarriko 1. eta 5. solairuetako egoiliar talde bat paseoan irten ginen Etxebarria parkeraino. Parkean buelta bat ematen eta han dauden makinetan eguzkitan ariketa pixka bat egiten aritu ginen, eta ondoren indarrak berreskuratu genituen aperitibo batekin.

Goizean erosketak egiten Ikean

Goizean erosketak egiten Ikean

Urtarrilaren 23an, asteartea, Txurdinagabarri Egoitzan ohi baino urrutixeago atera ginen: egoiliar talde batekin Barakaldoko Ikeara joan ginen. Egoitzarako dekorazio artikulu batzuk erostea zen asmoa eta, zenbait egoiliarrekin batera, konpainia suediarraren biltegira joan ginen. Taldeko pertsona batzuek Ikea lehendik ezagutzen zuten arren, beste batzuentzat joaten ziren lehen aldia zen, eta harritu

Esker onaren edertasuna

Esker onaren edertasuna

Urtarrilaren 11n Esker Onaren Nazioarteko Eguna da, eta Txurdinagabarri Egoitzan ekintza horri lotutako jarduerak antolatzeko aprobetxatu genuen. Gure solasaldian, eskerrak ematearen onurak, eguneroko gauzak eskertzearen garrantzia eta harreman pertsonaletan dakarren onura komentatzen aritu ginen. Egoiliar bakoitzak “eskertzaren egunkari” bat jaso zuen, egunero eskerrak emateko dituen gauzak idazteko, eskerrak ematen dizkien

Hiru Errege Magoak, Txurdinagbarriko egoiliar batekin batera

Erregeek opariz bete dute Txurdinagabarri Egoitza

Urtarrilaren 5ean, ostirala, Errege Magoen bisita izan genuen Txurdinagabarri Egoitzan. Gure zentroan bizi diren pertsona guztientzako opariz betetako orga handi batez kargatuta –markoan jarritako argazki bat eta krema bat—, Meltxor, Gaspar eta Baltasar solairu guztietan ibili ziren, beren paje taldearekin batera. Oraingoan, Alan eta June elkartu ziren taldean, praktiketako bi

Hainbat adinekok apaindu dute Gabonetako zuhaitz bat

Ekintzaz betetako Gabonak

Gabonak igaro dira, eta horiekin batera hainbat une berezi, hala nola Olentzeroren eta Errege Magoen bisita, Urtezahar gaueko festa edo Txurdinagabarriko San Silvestre klasikoa, baina ez da hori bakarrik izan egun hauetan Egoitzan egin duguna: Gabon aurreko jaia Abenduaren 15ean motorrak berotu genituen, akordeoi kontzertu batekin eta ipuin kontaketa saio

Un amplio grupo de personas mayores en un salón grande durante una fiesta de Nochevieja

Kaixo, 2024!

Egoitzako beheko solairuan festa handi bat eginez esan genion agur 2023. urteari Txurdinagabarriko egoiliarrek, senideek eta langileek, eta ongietorria eman genion 2024ari. Gure jantzirik onenekin eta Gabonetako berezko apaingarriekin, prestatuta geneukan agertoki txikiaren inguruan esertzen joan ginen, non datorren urterako gure desiorik onenak zituen horma irudi apain bat zegoen, kopaz

Un grupo de personas, adultos y niños, vestidos de Olentzero y de casheros

Olentzerok eta haren familiak bisitatu gaituzte

Abenduaren 22an, Txurdinagabarri Egoitzan Gabonen etorrera iragartzera zetorren Olentzeroren bisita hartu genuen. Bere umore onarekin eta beti bezala burlati, ikazkina solairu bakoitzera joan zen, bere familiarekin batera, eta egoiliar bakoitza agurtzen ibili zen, eta haiekin guztiekin argazkietarako posatzen.

Un grupo grande de personas mayores espera bajo una pancarta en la que se lee

Txurdinagabarriko San Silvestreren II edizioa

Abenduaren 28an, Inuzente Eguna ospatzeaz gain, Txurdinagabarri adineko pertsonen egoitzan San Silvestreren II. edizioa antolatu genuen, aurreko urtean hainbesteko arrakasta izan zuen eta. Solairu guztietako egoiliarrek eta senideek parte hartu zuten ibilbidean, Gabonetako apaingarri dibertigarriak jantzita, eta bi itzuli eman zizkioten beheko solairu osoa zeharkatzen duen korridore jarraituari. Egoiliar bakoitzak

Un grupo de personas mayores, junto a un enorme árbol de Navidad delante del edificio del Teatro Arriaga de Bilbao

Gabonetako irteerak Bilbon barrena

Abenduan hainbat irteera egin ditugu Txurdinagabarri Egoitzatik kanpo, Bilboko gabon giroa ikustera. Abenduaren 11n eta 12an Jaiotzak ikusten egon ginen Iturribide kaleko Pasoen Museoan. Abenduaren 19an Areatzara jaitsi ginen Gabonetako argiak pizten ikustera, eta txurroak eta txokolatea hartu genituen meriendan.