Cartel de la San Silvestre de la Residencia de mayores Txurdinagabarri

Txurdinagabarriko San Silvestreren I. edizioa

Urte bukaerako San Silvestre herri lasterketa bat da, leku askotan abenduaren 31n egiten dena, eta, Gabon hauetatik aurrera, baita Txurdinagabarri Egoitzan  ere. Aurrerapen pixka batekin, hilaren 29an, solairu guztietako egoiliarrak eta senideak beheko solairura jaitsi ginen. Gabonetako apaingarri dibertigarriak jantzita, eta bakoitza bere dortsalarekin hornituta, bi buelta eman genituen barruko

Bizkaiko Elikagaien Bankuarekin lankidetzan berriro

Bizkaiko Elikagaien Bankuarekin lankidetzan berriro

Beste urte batez, Txurdinagabarri egoitzak parte hartu du Bizkaiko Elikagaien Bankuaren Gabonetako bilketan. Kanpaina abenduan egin zen, eta, oraingoan, Txurdinagako supermerkaturen batera joan beharrean, egoitzan bertan egin genuen bilketa. Sarrerako gunean informazio kartelak eta kaxak jarri genituen, eta familiak eta bisitariak animatzen aritu ginen elikagaiak ekar zitzaten.  

Olentzerok eta Mari Domingik bisita egin digute Gabonetan

Olentzerok eta Mari Domingik bisita egin digute Gabonetan

Eguberri bezperan Olentzero eta Mari Domingiren bisita jaso genuen Bilboko Txurdinagabarri Egoitzan. Solairu guztietan ibili ziren beren gozokiak banatzen, eta desio onak opa zizkiguten eta ohiko gabon kantak abestu genituen elkarrekin.  

Txorizoa, sagardoa eta musika San Tomas ospatzeko

Txorizoa, sagardoa eta musika San Tomas ospatzeko

Abenduaren 21ean, San Tomas egunean ohi denez, txorizoa, sagardoa eta musika izan ziren eguneko protagonistak Txurdinagabarri Egoitzan. Begoñako Karitatearen Alaben ikastetxeko haur talde batek egoitzara hurbiltzeko detailea izan zuen, areto nagusian gabon kantak abestera, eta solairu guztietako egoiliarrak jaitsi ginen.  

Euskaraldia Txurdinagabarri Egoitzan

2022ko Euskaraldia ospatzen

Abenduaren 2an Euskararen Eguna ospatu genuen Txurdinagabarri Egoitzan, hainbat jarduerarekin. Horietako bat Euskaraldiaren aurtengo abestiarekin bideo bat grabatzea izan zen, eta hori aurreko egunetan egin genuen.

Gabonetako irteerak Bilbon barrena

Gabonetako irteerak Bilbon barrena

Abenduan, hainbat irteera egin ditugu Txurdinagabarri adinekoen egoitzatik kanpo, Bilboko gabon giroa ikustera. Abenduaren 12an eta 13an Iturribide kaleko Pasoen Museoan Jaiotzak ikusten egon ginen, eta gero Zazpi Kaleetan zerbait hartzera joan ginen. Abenduaren 15ean Areatzara jaitsi ginen Gabonetako argiak pizten ikustera, eta txurroak eta txokolatea hartu genituen meriendan.

La Mi Sol abesbatzak bisitatu gaitu Txurdinagabarri Egoitzan

“La Mi Sol” abesbatzak bisitatu gaitu

Azaroaren 30ean, Txurdinagabarri Egoitzan, Bilboko “La Mi Sol” Abesbatzaren kantaldiaz gozatu ahal izan genuen. Solairu guztietako egoiliarrak Egoitzako areto nagusira jaitsi ginen, eta bilbainaden eta gabon kanten errepertorioa entzun ahal izan genuen, akordeoiaren laguntzarekin.