Barandiaran Eguneko Zentroak belaunaldi arteko eta kultura arteko oroipen-programa bat garatu du
Apirilean eta maiatzean Durangoko Joxe Miel Barandiaran zentroko erabiltzaile-talde bat oroipen-programa oso berezi batean parte hartzen ari da. Ezaugarri berezi eta bereizle gisa, oroipenerako aukeratutako gaien bidez belaunaldi eta kultura arteko harremanak ere bideratzen ari dira. Horretarako, Manchesterreko irakasle ingeles gazte baten (Luke) eta prestatzen ari diren bi psikologoen (Irati eta Saioa) laguntza berezia dugu.