Adineko pertsonen talde bat, aulki batean eta gurpil-aulkietan eserita

Eguzkitan, Etxebarria parkean

Eguraldi ona aprobetxatuz, otsailaren 5ean, astelehena, Txurdinagabarriko 1. eta 5. solairuetako egoiliar talde bat paseoan irten ginen Etxebarria parkeraino. Parkean buelta bat ematen eta han dauden makinetan eguzkitan ariketa pixka bat egiten aritu ginen, eta ondoren indarrak berreskuratu genituen aperitibo batekin.

Laguntza Teknikoak Biltzeko Kanpaina antolatzen eta laguntzen duten erakundeetako ordezkariak, kanpainaren aurkezpenean

Bizkaiko IV. Dohaintza Kanpainan laguntza teknikoak jaso ditugu

Bilboko Aita Menni Neurorrehabilitazio Zentroak (Egaña kalea, 10) eta Durangoko Joxe Miel Barandiaran Egoitzak (Joxe Miel Barandiaran kalea, 1) bilketa gune gisa parte hartzen dute Bultzatu Fundazioak sustatutako ekimenean. Kanpainaren iv. Edizioa azaroaren 24tik abenduaren 15era arte izango da, baina dohaintzak urte osoan onartzen dira.

Barandiaran Egoitzako taldea, San Mames zaharraren arkuaren aurrean

Barandiaran Egoitzako erreminiszentzia eta futbol taldea, Lezaman

Durangoko Joxe Miel Barandiaran adinekoen Egoitzako Futbolean oinarritutako Erreminiszentzia Tailerreko taldea Athleticek Lezaman dituen instalazioetan izan zen joan den ostegunean, eta bertan emakumezkoen taldeko jokalarien entrenamendu batera joan eta Jose Angel Iribarrekin hitz egin ahal izan zuten. Taldearen dinamizatzaile “Tzibi” Juaristi zutela kapitain –Athleticek izan zuen emakumezkoen lehen taldeko kidea–,

Reminiszentzia eta futbol tailerra Durangoko Barandiaran Egoitzan

Reminiszentzia baloia berriz ere Barandiaran Egoitzan

Futbolean oinarritutako erreminiszentzia Aita Menniko adinekoen eta kalte zerebraleko hainbat zentrotan antolatzen dugun jarduera bat da, eta 2014tik egiten dugu, Bilboko Txurdinagabarri Egoitzan lehen aldiz martxan jartzen denetik.