Diez hombres y mujeres, ponentes del Congreso, posan delante del cartel del mismo

Iban Arrienek Fisioterapiako Kudeatzaileen I. Biltzar Nazionalean parte hartu du

Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen Fisioterapia Arloko arduradunak Espainiako Fisioterapeuten Elkargoen Kontseilu Nagusiko presidenteorde eta Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialeko presidente gisa parte hartu du Biltzarrean. Topaketa horretan, fisioterapia unitateetako kudeatzaileak bildu dira, eguneroko jardunaren kudeaketako hobekuntza aztertzeko.

Un hombre con unas gafas de realidad virtual

Oreka eta kontrol motorraren tratamenduari buruzko mintegia Aita Menniko fisioterapeutentzat

Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen fisioterapia arloko talde osoak aukera izan du neurorrehabilitazioaren alorreko azken ikerketak ezagutzeko eta, besteak beste, errealitate birtual murgiltzailea aintzat hartzen duten praktika klinikoetan trebatzeko. Fisioterapia neurologikoaren esparruan, ebidentzia zientifikoak babestutako teknika eta ikuspegi berriak ikasteko premia oso garrantzitsua da, gaixotasun neurologikoaren eragina gero eta handiagoa delako.

Realaren eta Athleticen futbolaren inguruko oroitzapenek adinekoak eta kalte zerebrala dutenak suspertzen dituzte berriro

Realaren eta Athleticen futbolaren inguruko oroitzapenek adinekoak eta kalte zerebrala dutenak suspertzen dituzte berriro

Futbolean oinarritutako erreminiszentzia tailerren helburua da adinekoen, narriadura kognitiboarekin edo gabe, garuneko kaltea duten edo osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen haurtzaroari, gaztaroari eta helduaroari lotutako oroitzapenak suspertzea eta berreskuratzea, futbolaren bidez, Futbolari Beteranoen Elkarteen Espainiako Federazioak (FEAFV) antolatuta, LaLiga Fundazioaren babesarekin.

Ejercicios para enfermedad de Párkinson: marcha con aros

Ariketa fisikoaren garrantzia Parkinsonen gaixotasuna duten pazienteen oreka hobetzeko

Parkinson gaixotasuna adinekoen artean agertu ohi den gaitz neurodegeneratibo bat da, eta ezaugarri nagusia sintoma motorrak dira, hala nola dardarak, bradikinesia, zurruntasuna eta ezegonkortasun posturala, nahasmendu sentsorial eta kognitiboez gain. Parkinsona duten pazienteen oreka hobetzeko, ariketa espezifikoak gomendatzen dira: entzumen estimuluak, plataforma mugikorreko ariketak, hidroterapia, dantza pausoak, corea indartzea… Eta,

Iban Arrien, erakusketako diapositiba bat duen pantaila baten aurrean. Eskuinean, mintegira joan den publikoaren zati bat

Desgaitasun neurologikoa duten pertsonentzako mobilizazio eta transferentzia teknikei buruzko mintegia

Beste behin ere, Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen Fisioterapia Arloko gure arduradun Iban Arrienek desgaitasun neurologikoa duten pertsonak etxean hobeto zaintzeko fisikoki maneiatzeko estrategiak partekatu ditu, APCF elkarteak zaintzaile eta senideentzat antolatutako mintegi espezifiko batean, Donostian. Helburua: pazienteari erosotasuna ematea eta narriadura progresiboa prebenitzea, eta, aldi berean, gaixoaren zein zaintzailearen bizi

Débora Martín Ferrero, La Cuadri del Niño-koa, txekea eman die Irma Garcíari, Julen Ripari eta Elena Tampani

La Cuadri del Hospik Aita Menni Ahizpa Ospitalarioengan konfiantza izaten jarraitzen du

La Cuadri del Hospi elkarteko familietako haur eta nerabeek prozesu onkologikoaren sekueletarako tratamendua jasotzen jarraituko dute Bilboko Haurren Errehabilitazio gure Unitatean. Elkartearen helburua da bizi kalitatea errehabilitazio integralaren bidez hobetzea, eta gure diziplina anitzeko taldearen lanean konfiantza izaten jarraitu nahi du.