Pinturaterapia Tailerraren bigarren edizioa Aita Mennin

Pinturaterapia Tailerraren bigarren edizioa Aita Mennin

Aita Menni Ahizpa Ospitalarioetako Osasun Mentalaren eta Desgaitasun Intelektualaren arloetako hamar pazientek Pinturaterapia Tailerraren bigarren edizioan parte hartu dute, pinturaren bidez sormena sustatu eta adierazpen emozionala errazten duen ekintza batean. Lehen edizioaren arrakastaren ondoren, zenbait lagunek esperientzia errepikatu nahi izan dute.

Varias personas atienden las explicaciones de otra, sentada junto a un monitor con una presentación

Aita Menniko psikologo profesionalek terapia kontestualei buruzko ezagutza eguneratu dute

Aita Menniko hemezortzi psikologo profesionalek onarpen eta konpromiso terapiari (ACT) buruzko mintegi trinko batean parte hartu dute. Ana Maria Gonzalez Menendez doktoreak eman du –Psikologian doktorea eta Oviedoko Unibertsitateko irakaslea da–, eta formazioaren helburua hirugarren belaunaldiko terapien barruan nabarmentzen den psikoterapia kontestualari buruzko ezagutzak eguneratzea izan da.

Un grupo de 22 hombres y mujeres, fisioterapeutas de Hermanas Hospitalarias Aita Menni

Neuroerrehabilitazioa hobetzen, indar- eta mobilizazio-ariketen bidez

Aita Menni Ospitaleko hogei fisioterapeutak baino gehiagok, gehienak Kalte Zerebraleko Zerbitzukoak, prestakuntza ikastaro batean parte hartu dute, indar eta mugikortasun programa espezifikoak sartzeari buruzko ezagutza zabaltzeko, funtzionaltasuna hobetzeko tresna gisa.

Tres hombres y una mujer, con llaverso en forma de cerebro en sus manos

Kalte Zerebralaren Eguna, gure eguneko zentroetan

Urriaren 26a, Hartutako Kalte Zerebralaren Eguna, oso egun hunkigarria eta berezia da Musakolako (Arrasate) Kalte Zerebralaren Eguneko Zentroko profesionalentzat eta erabiltzaileentzat. Horregatik, ezin hobeto ospatzen genuen eta astean zehar hainbat jarduera planifikatzen genituen. Astean zehar, zentroan EVA gomazko giltzatakoak egin genituen garun bat irudikatuz. Polit-polita geratu zaizkigu!!! Urriaren 23an, asteazkenean,

Txikitero Egunaz eta Begoñako Amarentzako Omenaldiaz gozatu dugu

Txikitero Egunaz eta Begoñako Amarentzako Omenaldiaz gozatu dugu

Joan den urriaren 11n, Txurdinagabarri Egoitzako adineko lagun talde batek Begoñako Amaren Egunaren ospakizunean parte hartu zuen Bilboko Zazpikaleetan, eta ohiko Txikiteroaren Eguna ere bertan egiten da. Hiriko zaindaria ohoratzen duen jaian hainbat jarduera kultural eta erlijioso izan ziren, eta egoiliarrek tradizioz eta musikaz betetako eguna izan zuten. Ibilbidea “txakolinaren

Ezkerretik eskuinera: Iñaki Madariaga, Jose Luis Giron, Pablo Moreno —Nafarroako Ahizpa Ospitalarien zuzendari medikoa—, Manuel Martin Carrasco eta Mikel Tellaeche

XXVII. Psikiatria Kongresu Nazionalean parte hartu dugu Donostian

Aita Menni Ospitaleak XXVII. Psikiatria Kongresu Nazionalean parte hartu du, urriaren 17tik 19ra, Donostian. Topaketak, 1.700 espezialista baino gehiagorekin, Espainiako osasun mentalaren krisia, arreta psikiatrikoaren erronkak eta azken aurrerapen zientifikoak jorratzen ditu.