Emakume izateaz harro
Martxoaren 8a, Emakumeen Eguna, jardueraz bete da Txurdinagabarri Egoitzan. Aurtengo muralean “Harro” hitza izan zen nagusi, eta emakume egoiliarren, belaunaldi guztietako senideen eta egoitzako langileen irudiak zituen. Eguna iritsi baino lehen, harremanetan jarri ginen gure emakume egoiliarren familiekin, haietaz harro zeudela adierazteko gutunak idatz zitzaten, eta hilaren 8an eman genizkien.