Aita Menni Ospitalea

Ingurumen kudeaketa gure Kudeaketa Ereduan txertatu dugu

Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen erakundeak, hainbat urtez bere ingurumen praktikak hobetzeko lanean aritu ondoren, ingurune naturalarekiko konpromisoa sistematizatzea eta horretan aurrera egitea erabaki du, bere Kalitate eta Ingurumen Politikan islatuta geratu den bezala.

Centro Jesús Maria de Ibarra (Orozko)

Orozkoko (Bizkaia) Jesus-Maria Egoitza Zentroa kudeatzen dugu

Duela hilabete batzuetatik, Aita Menni Ahizpa Ospitalarioek Orozkoko (Bizkaia) Jesus-Maria Egoitza Zentroa kudeatzen dute, ezintasun intelektuala duten 51 emakume artatzeko. Zentroa Mesedetako Amen XVI. mendeko komentu batean dago, Ibarra auzoan, eta 1963an hasi zen adimen desgaitasuna duten neskatoak artatzen, eta, ondoren, desgaitasun fisiko, psikiko eta sentsorialeko maila desberdinak dituzten emakumeei

2023ko Txostena

2023ko Txostena aurkeztu dugu

Duela gutxi, Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen erakundeak 2023ko Memoria aurkeztu du, non, erakundeari buruzko informazio orokorraz gain, jarduera eta finantzei buruzko datuak eta aurreko urtean izan ziren mugarri nagusiak jasotzen diren. Memoriak, era berean, entitateak Nazio Batuen Erakundeak ezarritako Garapen Jasangarrirako Helburuak betetzeko egindako ekarpenaren azterketa jasotzen du. Mugarri azpimarragarrienen

Un grupo de personas trasladan a otra en silla de ruedas por terreno de montaña

Mendira aulki gurpildunean

Errehabilitazioa bezain garrantzitsua da gizarteratzea. Kalte zerebral batetik errehabilitatzeak ez baitu esan nahi bakarrik funtzio fisikoak edo kognitiboak berreskuratzen saiatzea, baizik eta komunitatean antolatzen diren jardueretan parte hartzen jarraitzea, ingurune sozialean gizarteratzeko modua ikustea, eguneroko bizitzan aktiboki parte hartzea, lan munduan ahal den neurrian sartzea, etab. Inklusioak pertsona guztien autonomia,

Hermanas Hospitalarias representantes de la Provincia de España en el Capítulo General

Ahizpa Ospitalarioak XXII. Kapitulu Orokorra egiten ari dira Erroman

Joan den apirilaren 24an hasi zen Erroman Ahizpa Ospitalarioen XXII. Kapitulu Orokorra, «Jantzi erruki bihotzez» lelopean. Kapitulu Orokor bat une garrantzitsua da gure erakundearentzat, hurrengo 6 urteetan jarraitu beharreko bidea ezartzen baitu, ahizpen bizitza erlijiosoari ez ezik, mundu osoko gure zentroetako obra ospitalario osoari ere eraginez. Fede eta senidetasun zentzu

Marcapáginas

Liburuaren Eguna Txurdinagabarrin

Apirilaren 23an ospatzen den Liburuaren Eguna dela eta, Txurdinagabarri adinekoen Egoitzan zenbait ekintza antolatu genituen irakurketari buruz. Hirugarren solairuko eskulanen tailerrean orri markatzaile bat egin genuen eta, egunkariko albiste batetik abiatuta, solasean aritu ginen haurtzaroko ipuinen garrantziari buruz eta gure egoiliarrek etxean irakurtzen zituzten ipuinei buruz. Arratsaldean orri markatzaileak egiteko

Respresentantes de Hermanas Hospitalarias Aita Menni y de la Hospitalidad de Lourdes en Gipuzkoa

Gipuzkoako Lourdeseko Hospitalitatea omendu dugu

Aita Menni Ahizpa Ospitalariak eskertu eta aitortu egin du Lourdeseko Erromesaldia osatzen duten gaixoen eta desgaitasunen bat duten pertsonen zerbitzura dagoen Gipuzkoako Lourdeseko Hospitalitatea erakunde publikoak egiten duen lana. Aitortza Arrasateko Aita Menni Ospitaleko ekitaldi aretoan egin da, eta bertara bildu dira pazienteak eta Aita Menniko langileak. Errekonozimendu ekitaldia, halaber,

Universidad de Deusto

Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen eta Deustuko Unibertsitatearen arteko koordinazio bilera

Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen erakundeak akordio bat du Deustuko Unibertsitatearekin (DU), gure erakundeko profesionalen lankidetza jasotzen duena psikologia klinikoko masterra emateko, graduondoko horretan praktika klinikoa nabarmentzen delarik. Aldizka, DU-k balorazio bilerak deitzen ditu, praktikak nola garatzen ari diren aztertzeko.