Carmen Sanzek, Joxe Miel Barandiaran egoitzako egoiliarrak, 100 urte bete ditu. Zorionak!
Carmen Sanz Condek, Durangoko Joxe Miel Barandiaran egoitzako egoiliarrak, 100 urte bete zituen atzo bere senideez eta Egoitzako “familia” osatzen dutenez inguratuta.
Ospakizunen eguerdian Carmen zoriontzera etorri ziren adin guztietako senide askok parte hartu zuten. Horrez gain, Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza sailaren izenean Eneritz Odriozola ere etorri zen. Koadro bat eta lore-sorta bat jaso zituen opari gisa. Baina ez ziren bakarrak izan. Arratsaldean, Durangoko bigarren alkateordeak, Mari Jose Balierek, eta Udaleko adinekoen saileko teknikariak, Maria Villarek, lore-sorta bat ere ekarri zioten.
Carmen oso pozik agertu zen oroitzapenezko argazki askotan, bai senideekin, bai erakundeetako bisitariekin, bai egunero Barandiaran Egoitzan harekin bizi garenokin.
Zorionak, Carmen!