Carmen gure egoiliarrak 104 urte bete ditu
Carmen Aita Menni-Ahizpa Ospitalarioen adinekoen egoitzetako egoiliarrik zaharrenetakoa da, eta joan den hilaren 13an 104 urte bete zituen Txurdinagabarri Egoitzan.
Aurre egunean postal bat prestatu genuen, eta solairuko gainerako egoiliarrek, laguntzaileek eta begiraleen taldeak sinatu genuen, eta ilusio handia egin zion irakurri zuenean. Lore sorta txiki bat ere prestatu genion, baita pastel bat erosi ere.
Goi horretan bertan Zorionak zuri kantatuz sartu ginen aretoan, prestatu genituen detaileak eman genizkion, eta ondoren, kandelei putz egin eta desio bat eskatu eta gero, jaia izan genuen aretoan. Goiz osoa eman genuen dantzan, kantuan eta argazkiak egiten.