Abenduaren 14an, ‘Cada Día en su Presencia’ abesbatzak Gabonetako kontzertua eskaini zuen Aita Menni Ospitaleko ‘Juan Carlos Irizar Aretoan’. Ekitaldi aretoa gutxitan bezala bete zen, 200 pertsona ingururekin, paziente, erabiltzaile, senide eta zentroko profesionalen artean, eta musika taldeko 23 kideren emanaldiaz gozatu zuten.
Gospel hitza ingelesezko ‘godspell’ hitzetik dator, ‘hitz on’ edo ‘berri on’ gisa itzultzen dena, grezieratik datorren ‘ebanjelioaren’ kontzeptuari lotuta, horrek ere ‘berri ona’ esan nahi baitu. ‘Cada Día en su Presencia’ gospel abesbatzak Iruñeko Eliza Ebanjelikoan du jatorria, eta Espainia iparraldeko hainbat parrokia ebanjeliko elkartuta joan da hazten.
Urteak dira bertako kideek adinekoen egoitzetara eta ospitaleetara joateko beharra ikusi zutela, Jesukristoren etorreraren itxaropen mezua hainbat estilotako abestiekin helarazteko.
Kontzertu bikaina izan zen, bertaratutako pertsona bakoitzak haien ahotsez gozatzeko eta pozaz kutsatzeko aukera izan zuen eta, gainera, abesbatzaren opari gisa galtzerdi pare bat eta 2025eko egutegia jaso zituen. Eskerrik asko! Eskerrik asko zuen eskuzabaltasunagatik eta gure Gabonetara gospelaren magia ekartzeagatik.