Adineko pertsona

Bisita gidatua Artxandako funikularrera Bilbon

Bisita gidatua Artxandako funikularrera Bilbon

Joan den irailaren 17an, udako azken egunak zirela, Txurdinagabarriko Adinekoen Egoitzako egoiliar eta langile batzuek bisita gidatua egin genuen Artxandako funikularrera. Bisita hori Bilboko Udalak antolatu zuen “Bilbao Izan” proiektuaren bidez.

Funikularreko plaza ezagunean hasi genuen bisita. Han, funikularra kokatuta dagoen Bilbo inguruko (Uribarriko eremuko) zenbait bitxikeria ezagutu genituen.

Gero, gure adineko askok lehen aldiz bidaiatu zuten antzinako garraiobide honetan, eta Artxandatik dauden bista zoragarriez gozatzeko aukera izan zuten. Horrez gain, Mirenek, gidariak, funikularraren historia azaldu zigun labur, eta gure adinekoak iraganeko esperientziez oroitu ziren, hala nola 83ko uholdeez. Horietako batzuk hunkitu ere egin ziren horietaz gogoratu zirenean.

Eta hori gutxi izango balitz, bisita amaitzeko, batzuek ingurutik paseo txiki bat ematen genuen bitartean, beste batzuk makina-gelara jaitsi ziren grabatzeko. Gero, besteei erakutsi ziguten.

 

Bisita gidatua Artxandako funikularrera Bilbon

Bisita gidatua Artxandako funikularrera Bilbon