Bilboko Erraldoiak
Uztailaren 9an eta 12an, Txurdinagabarriko egoiliar talde banarekin joan ginen “Bilboko Erraldoiak” erakusketara, zeina irailaren 8ra arte egongo den zabalik Mariaren Bihotza plazan.
Lehen saioan, bisita gidatu bat egin ziguten, eta hiriko erraldoi ospetsuenetako bakoitzaren jatorria azaldu ziguten, horien artean Don Terencio, Zumalakarregi, Pitxitxi, Ingelesa eta Bilbainita, 80ko hamarkadatik dabiltzanak gure hiriko jaiak alaitzen, lehen bien kasuan.
Erraldoiak antzinako San Frantzisko Komentuaren eta Alfontso Printzearen Kuartelaren aztarnak gordetzen dituen aztarnategi arkeologikoan ikus daitezke.
Hilaren 12an, erraldoiak Ondalan konpartsaren eskutik atera ziren kalera dantzara, eta ez genuen duda egin beste egoiliar talde batekin eta begiraleen seme-alabekin joateko. Bilbobusen joan ginen San Frantziskora, eta ikuskizun eder batez gozatzeko aukera izan genuen.