Adineko pertsona

Bilboko Aste Nagusiaren aurreko giroa ikusiz

Txosnak ikusten
Txosnak ikusten

Urtero, Bilboko adinduentzako Txurdinagabarri Egoitzan ilusioz espero izaten dugu Aste Nagusia noiz iritsiko, eta jaiak hasi aurreko egunean Arenalera joan ohi gara, giroaz disfrutatzera.

Inguruan ibili ginen, txosnak muntatzen nola amaitzen zuten ikusten eta bakoitzean zegoen dekorazioaz hitz egiten, eta argazkiak atera genituen Moskotarren txosnan zegoen Marijaiaren irudi baten aurrean.

Kiosko tabernan aperitiboa hartzeko beta ere izan genuen, jai astea hasi aurreko zalaparta guztiaren erdian.

 

En el Arenal

En el Arenal

En el Arenal

En el Arenal