Bilboko Aita Menni “Berezko mugimendu orokorren ebaluazioa” ikastaroaren egoitza
PEDIATRIAKO ESPAINIAKO FISIOTERAPIA SOZIETATEAK ANTOLATUTA, AZAROAREN 23, 24, 25 ETA 26AN EGINGO DA. IZEN-EMATEA ITXAROTEN ZENA BAINO LEHENAGO ITXI DA, PLAZA ESKAERA HANDIA EGON DELAKO
Garuneko Kalteko Menni Sareko zentroek zenbait zientzia erakunde eta paziente elkarterekin aritzen diren elkarlanean normalean. Oraingoan, Bilboko Egaña kaleko 10. zenbakian dagoen Aita Menni Ospitaleko Neuroerrehabilitazio Zentroa izango da “Berezko mugimendu orokorren ebaluazioa (MGE)”ikastaroaren egoitza, Pediatriako Espainiako Fisioterapia Sozietateak (SEFIP) antolatuta.
Plazak agortuta!
Ikastaroko 30 plazak itxarondakoa baino askoz ere lehenago bete dira, beraz, izen-ematea dagoeneko itxita dago, eskaera handia egon delako. Plazak hain azkar agortzeak prestakuntza honek eragiten duen interes handia erakuste du. Horrela, azaroaren 23tik 26ra, bizitzako lehen hiletan pediatriaren esparruan arretaren arloan lan egiten duten pertsonek (medikuek, fisioterapeutek eta abar), fetuak direnetik 4 hil bete arte haurren ebaluazioan erabiltzen diren berezko mugimendu orokorrak ezagutzen ikasteko aukera izango dute. Mugimendu horien kalitatea ezagutuz gero, burmuinaren integritateari buruzko informazioa izan dezakegu, eta zehaztasun handiko tresnatzat hartzen da garapen normalean arazoak aurresateko orduan.
Noiz, nola eta agian. Zergatik hasten gara mugitzen? Mugimendu orokorrak: adin-tartea. Mugimendu “geldiezinak”. Hauek dira berezko mugimenduei buruzko ikastaro honen zenbait epigrafe. Christa Einspieler doktorea, Grazeko Medikuntza Unibertsitateko fisiologikoa irakaslea, portaeraren azterketan 30 urte baino gehiagoko esperientzia duena, izango da ikastaroa emateaz arduratuko dena. Behin ikastaroa amaituta, maila aurreratura joateko fidagarritasun proba gainditu dutenek hau egin ahalko dute:
– Garapenaren neurologiari buruzko ezagutza eguneratuak bereganatu.
– Mugimendu orokorren ebaluazio-metodologia ikasi.
– Mugimendu orokor arrunt eta ez arruntak ezagutzen ikastea.
-Mugimendu orokorrak zuzen puntuatzeko gai izatea.
Mugimendu orokorren ebaluazioa Heinz Prechtl irakasleak eta bere laguntzaileek sortu zuen laurogeita hamarreko hamarkadaren hasieran, eta horren bidez, defizit neurologikoak oso adin goiztiarretik identifika daitezke.