Adineko pertsona
Bilbainadak eta abesti herrikoiak Arotzarekin
Uztailaren 9an, ostirala, Txurdinagabarri Egoitzako goiko terrazara igo ginen 1., 2. A, 3. eta 4. solairuetako taldeekin, Arotza gure musikari maitearen emanaldiaz gozatzeko.
Arotzak goiza alaitu zigun gehienok ezagutzen genituen bilbainada eta kantu herrikoien erritmoan, musikoarekin batera abesten ari ginen bitartean.
Emankizunarekin batera aperitibo txiki bat hartu genuen: tortilla eta alkoholik gabeko mojitoa, eta musikaz ez ezik, eguzkiaz ere gozatu ahal izan genuen.
Kantuan, dantzan eta txaloka aritu ginen, gelditu gabe!