Bihotzetik adinekoen topaketara joan gara
Bihotzetik Caritaseko boluntario talde baten izena da, Txurdinaga eta Otxarkoaga inguruan adinekoei edo gaixoei lagun egiten diena.
Boluntario horietako hiru – Eduardo, Cenobia eta Roberto – ohikoak dira Txurdinagabarri adinekoen Egoitzan, eta egoiliarrei konpainia egiten diete eta oso tarte atsegin eta entretenigarriak pasarazten dizkiete.
Kontua da apirilaren 22an, larunbat arratsaldez, Caritas – Bihotzetik-ek adinekoen topaketa bat antolatu zuela, eta gonbidatu egin gintuen, eta han izan ginen egoiliar talde txiki bat, begirale bat eta gure boluntario maiteak.
Topaketan, Elena Garcia psikologoak hitzaldi interesgarri bat eskaini zigun, “Nola komunikatu gaitezkeen hobeto”, eta Imanol Ituño magoaren emanaldiaz ere gozatu ahal izan genuen, aho zabalik utzi gintuelarik bere trikimailuekin.
Ekitaldiak, halaber, aitortza egin zien laguntasun taldea egotea posible egiten duten boluntarioei, eta hor zeuden Cenobia, Eduardo eta Roberto, aretoan geundenongandik merezitako txaloak jasotzen.
Bukatzeko, mokadutxoa jan eta berriketan aritu ginen topaketara etorri ziren inguruko beste adineko batzuekin ere.