BETI ARTE JUAN CARLOS

Atzo Komunitate ospitalariak albiste triste bat jaso zuen, gure lagun Juan Carlos Griñonen heriotzarena. Tenerifeko Acaman guneko gerentea Eibarren jaioa zen, eta Aita Mennitik oso hurbileko pertsona.
BETI ARTE JUAN CARLOS

Ahizpek, Espainiako gainerako zentroetako zuzendaritzetako kideek, eta Acaman zentroko bertako langileek eta erabiltzaileek faltan botako du haren baikortasuna eta nortasun zoragarria, egikera onaz eta Tenerifen Obra ospitalariarekin zuen konpromisoaz gainera. Uhartean dugun presentzia eraldatzen lagundu du, erantzun berriak sortuz desgaitasun intelektuala dute pertsonen eta senideen beharrei erantzuteko, baita hartutako kalte zerebralaren eremuan ere. Zalantzarik gabe, arrasto ezabaezina utzi du zentroan zein gure bihotzetan.

Une hauetan, oinazea gure Komunitate ospitalari osora eta familiara hurbildu delarik, otoitz egiten dugu Biziaren Jainkoak mantendu gaitzan gure kide eta adiskide Juan Carlosek beti erakutsi zuen adore berdinarekin. Konbentziturik gaude dagoeneko Kristoren Erreinuaz gozatzen ari dela, berarekin dauden guztiei bere bizitasuna eta energia zabaltzen.

ESKERRIK ASKO JUAN CARLOS konpartitutako denboragatik. Beti gure bihotzetan.