Beste uda batez oztoporik gabeko bainuetarako programez gozatuko dugu
Uda honetan, duela bost urtetik ohikoa denez, Donostiako Aita Menni Garuneko Kalteko Eguneko Zentroko erabiltzaileak eguzkiaz eta itsasoz gozatzen ari dira. Hondartzarako irteerak zehazki ostiraletan egiten dira eta Kontxako hondartzan Gipuzkoa Gurutze Gorriak antolatutako “Gurekin Blai” eta Gipuzkoako Kirol Egokituaren Federazioak (GKEF-FGDA) Hondarribiko hondartzan antolatutako “Oztoporik gabeko bainua” 2015eko programak hasi ziren egun beretik.
Guztira Eguneko Zentroko 16 pertsona egiten ari dira jarduera hori. Terapeutek txandak egin behar izan dituzte ahalik eta pertsonarik gehienak parte hartzeko. Horrela, astean behin gure zentroko lau erabiltzaile Kontxara eramaten dituzte Gurutze Gorriko boluntarioek. Sei erabiltzailez eta begirale batez osatutako beste talde bat Federazioak hartzen du Hondarribira joateko.
Uda guztietan bezala, bi hondartzetan egoten den gogobetetasun-maila oso handia da; parte-hartzaileak oso pozik agertzen dira. Mota honetako jarduerak oso onuragarriak dira guztien gogo-aldarterako eta osasunerako. Juananek, aldirik gehien joan den gure bainularietako batek, Diario Vasco egunkarian esan zuen “asko eskertzen” dela laguntza hori, berak –eta beste hainbat pertsonak- ez dutelako erraza hondartzara joateko.
Eragin terapeutikoak
Izan ere, bainu irisgarriak erosoak dira, eta ongizatea eta bizi-kalitate handiagoa ekartzen dute egoera arruntetan, sarbideengatik eta itsasoan sartzeak duen zailtasunarengatik, hondartzara joateko aukerarik izango ez luketen pertsonentzat. Horren erakusgarri nabaria da eskaera gero eta handiagoa izatea. Iaz, Hondarribian bakarrik, 1.000 zerbitzu baino gehiago eman ziren. Horrez gain, hondartzara baldintza berdinetan joateak eragin terapeutikoak ditu: odol-zirkulazioa aktibatzen du eta oreka, koordinazioa, motrizitatea, artikulazioen mugikortasuna eta bestelakoak lantzen laguntzen du… Sentsazio asko lotzen dira uraren grabitazio ezaren eraginari, desgaitasun motorra dutenei beraien mugimenduak hobetzen laguntzen dielako.
Bainu egokituak olatu gutxi dauden eremuetan egiten dira, hondartza lasaietan. Gipuzkoako Gurutze Gorriak aurten ‘lur orotako aulkiak’ eta makulu urlehortarrak ditu Zarautz eta Kontxako hondartzetan. Horrez gain, irisgarritasun arazoak dituzten pertsonei bainuetan laguntzeaz arduratzen diren boluntarioak ere baditu. Sartzeko arrapalak, aldagelak, pasabideak, egoteko eremua, komuna, aulkiak eta makulu urlehortarrak, begirale espezializatuen laguntzarekin, jende guztiak bainatzeko aukera izan dezan. GKEF, Hondarribiako Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Kutxa Gizarte Ekintza dira Hondarribian ‘oztoporik gabeko bainua’ posible egiten duten erakunde nagusiak.
‘Oztoporik gabeko bainua’ Hondarribian, han egon ginen!!
Bi zerbitzuak aniztasun funtzionala duten pertsonentzat dira.Doakoak dira, eta behar da, ibilgailu egokitu batek eta langile espezializatuek erabiltzailea hartu eta hondartzara eramaten dute. Interesa duten pertsonek Hondarribiko Eragozpenik gabeko bainua programaren telefonora deitu behar dute: 651 902 666, hartzeko eguna, ordua eta tokia koordinatzeko. Informazio gehiago hemen: www.facebook.com/banosinbarrerashondarribia. Gipuzkoako Gurutze Gorriak etxez etxeko zerbitzua du Donostialdean, desgaitasunen bat duten pertsonak edo agureak Kontxara joaten laguntzeko eta hondartzan bainatzeko. Bizkaian, Bidaideak elkarteak Hondartza denontzat programa kudeatzen du, eta horren bidez, Plentzia, Ereaga, Lekeitio, Zierbena eta Laidako hondartzetan aritzen da.