Adineko pertsona

Berriotxoa ikastetxea Txurdinagabarriko Belaunaldiarteko Programan sartu da

v

Beste ikastetxe batek, Berriotxoak, bat egin du aurten Txurdinagabarri adinduentzako Egoitzaren Belaunaldiarteko Programarekin.


Hilabete batzuen buruan, Gabonen ondoren, Belaunaldiarteko Programarekin hasiko gara, beste urte batzuetan egin izan dugun bezala. Programan ikastetxeetako ikasleek parte hartzen dute, boluntario lanak eginez gure adinekoekin, hainbat tailer eta jardueretan elkarrekin parte hartuz. Horrekin, lortzen dugu bi belaunaldi desberdin harremanetan jartzea, elkar ezagutzea eta batak bestearengandik ikastea, aurreiritziak deuseztatuz eta, batez ere, oso-oso ondo pasatuz.

Aurten, Begoñazpi eta Urdaneta ikastetxeez gain, beste ikastetxe bateko ikasleak ere bilduko dira gurera, Santutxuko Berriotxoa ikastetxekoak.

Gazteak Egoitzara etortzera animatu daitezen, aurreko hilabeteetan Begoñazpi eta Urdaneta ikastetxera joaten gara, gure zentroa eta bertan egiten ditugun ekintzak aurkeztera, eta euren partaidetza zertan oinarrituko den azaltzen diegu. Eta, jakina, gure bi egoiliar ere etortzen dira gurekin, inork baino hobeto azaltzen baitute Egoitzaren egunerokotasuna, eta ikasleak gure zentrora etorri eta arratsaldea elkarrekin emateko nolako gogoa izaten duten kontatzen diete.

Berriotxoa ikastetxean beraiek hurbildu dira honaino, boluntarioen praktika hasi aurretik gure zentroa ezagutzera. Dagoeneko neskatila bat hasita dago boluntario lanetan, larunbatetan etorri eta adinekoekin bingoan aritzeko.

Deseatzen gaude urtarrila iritsi eta Egoitza gazte jendez betetzeko!

 

Berriotxoa ikastetxea Txurdinagabarriko Belaunaldiarteko Programan sartu da Berriotxoa ikastetxea Txurdinagabarriko Belaunaldiarteko Programan sartu da Berriotxoa ikastetxea Txurdinagabarriko Belaunaldiarteko Programan sartu da