Kalte zerebrala

Berotzeko ariketak beso eta esku hemiplegikorako

#GERATUETXEAN baina ez geratu errehabilitaziorik gabe. Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Menni Saretik, bideokontsultak, urruneko saioak eta abar erabiliz, ahalegina egiten ari gara gure pazienteek eta hartutako kalte zerebralagatik arreta behar duten pertsona guztiek tratamendua etxetik jarraitu ahal izan dezaten.
Berotzeko ariketak beso eta esku hemiplegikorako

#GERATUETXEAN   🙏 BAINA EZ GERATU ERREHABILITAZIORIK GABE. AHIZPA OSPITALARIEN KALTE ZEREBRALEKO MENNI SARETIK, BIDEOKONTSULTAK, URRUNEKO SAIOAK ETA ABAR ERABILIZ, AHALEGINA EGITEN ARI GARA GURE PAZIENTEEK ETA HARTUTAKO KALTE ZEREBRALAGATIK ARRETA BEHAR DUTEN PERTSONA GUZTIEK TRATAMENDUA ETXETIK JARRAITU AHAL IZAN DEZATEN.

Kalte Zerebralako Menni Saretik hainbat beroketa ariketa proposatzen ditugu, goiko adarra osatzen duten zatiak prestatzeko. Ikus-entzunezko material hau kalte zerebrala sufritu eta goiko adarrean ondorioak dituzten pertsonei zuzenduta dago, hainbat egitura mobilizatzeko aurretiazko lana egin nahi badute sorbaldan, ukondoan, eskumuturrean eta eskuan.

Bide didaktiko honen bitartez, dagozkion azalpenekin, Aita Menniko Bilboko Neurorrehabilitazio Zentroko terapeuta okupazional Marta Juaristik hainbat ariketa proposatzen ditu, hemiplegiagatik goiko adarraren tratamendua behar badute.

Eduki hau kanpoko hornitzaile batean dago. Ikusi nahi baduzu, "Besteak" cookie-ak onartu behar dituzu Cookie-en konfigurazioan.

Eragin moderatua duen goiko adarraren errehabilitazioa

Egiturak prestatzea

1) SORBALDA:

  1. ESKAPULAK JASOTZEA: jaso bi sorbaldak batera eta mantendu hiru segundo.
    2. JASO ESKAPULAK TXANDAKA: aurreko ariketa bezala, baina oraingoan sorbaldak txandaka jasota.
    2. BESARKATU BESOAK: (hasierako posizioa: kaltetutako goiko adarra gainetik). Mobilizatu besoak eskuinera eta ezkerrera, enborrak ahalik eta gutxien errotatuz.
    3. SORBALDAREN FLEXIOA: toalla batekin edo norbaitek lagunduta, arrastatu besoa aurrerantz mahaiaren planoan, ukondoa guztiz luzatu arte. Ondoren, flexionatu ukondoa eskuarekin enborraren parera iritsi arte.
    4. SORBALDAREN ABDUKZIOA: pazientea mahaiarekiko perpendikularrean eseriko da. Arrastatu ukondoa mahai gainean flexo-estentsioa eginez .
    5. KANPO/BARNE ERROTAZIOA: (hasierako posizioa: besoa luzatuta). Erdialdetik mobilizatu, mahaiaren kanpoaldera iritsi arte.

2) UKONDOA-BESAURREA:

  1. PRONOSUPINAZIOA: besaurrea mahai gainean bermatuta, biratu esku ahurra gorantz eta gero beherantz.

3) ESKUMUTURRA:

  1. ESKUMUTURRAREN FLEXIOA-ESTENTSIOA: besaurrea mahai gainean bermatuta eta esku ahurra barrualderantz, mugitu eskumuturra kanporantz eta barrurantz.
    2. ESKUMUTURRAREN DESBIDERATZE ERRADIAL KUBITALA: besaurrea bermatuta, posizio neutrotik, mugitu eskumuturra eskuinerantz eta ezkerrerantz.
    3. ESKUMUTURRAREN ZIRKUNDUKZIOA: Eskumuturra errulo baten gainean eta ukondoa mahaian bermatuta, biratu eskumuturra.

4) ESKUA:

  1. IREKI-ITXI ESKUA : ireki eta itxi eskua ahal den guztia eta mantendu 2 segundo gutxi gorabebehera.
    2. HATZEN/PINTZEN DISOZIAZIOA: kontatu hatzak hatz guztietatik pasatuz.

————-

Anbulatorioko kontsultak bertan behera geratu dira koronabirusaren krisiagatik. Egoera horren aurrean, Ahizpa Ospitalarien Zerebraleko Menni Sarea harremanetan jarri da paziente, erabiltzaile eta senideekin, ahal den neurrian, eta komunikazioaren teknologien laguntzarekin, errehabilitazio programak garatzen jarraitzeko. Espero dugu bideo hau eta YouTubeko gure kanalean argitaratutako beste batzuk zein web atariko edukiak baliagarriak izango direla etxetik irakurtzen diguten pertsonentzat.