– Arrasateko San Joan Bataiatzailearen parrokiako erretorea izateaz gain, Aita Menni Ospitaleko kapilaua ere bazara. Zertan datza hori, eta noiztik laguntzen duzu Ahizpa Ospitalariekin?
Ospitale guztietan, publikoetan nahiz pribatuetan, elizakoez arduratzen den kapilau bat dago. Hala ere, gero eta jende gutxiagok izan nahi duenez apaiz, gero eta zailagoa ere bada zerbitzu horretan aritzen den pertsona bat aurkitzea. Nik hiru urte daramatzat ospitaleko Pastoraltza zerbitzuan eta ahizpei laguntzen; elizakoak ematen nagusiki.
– Beste edozein apaizak moduan mezak ematen dituzu, oleazioa, konfesatu eta abar, baina agian gaixoak espiritualki zaintzeak beste ikuspegi bat edo ardura handiagoa eskatzen du. Hala da?
Mediku psikiatra batek etengabe deliratzen ari direla dioen pertsonak, beren behar afektiboak erlijioarekin asetzen dituzten pertsonak, edo izaera patologikoko autoestimu baxua duten pertsonak konfesatzea oso zaila da. Batetik, terapeuten aholkuak jasotzen ditugu, ezarritako terapiak ez hondatzeko, edo espirituala denaren indarraz baliatuz zenbait jarrera-eredutan eragiteko; bestetik, entzuten zaituztela sentitzeak, “albo-ondoriorik gabe”, osasuna hobetzen du beti. Logikari bakarrik ez jarraitzeak eta ustekabeei aukera emateak normalean gure eguneroko egoeretan aurkitzen ez ditugun tolerantzia- eta lasaitasun-gaitasuna ematen dute.
– Pazienteekin, profesional sozio-sanitarioekin eta erlijiosoekin harreman estua izateaz gain, Aita Menni Ospitaleko boluntario nabarmenenetako bat ere zara. Asteburuetan zenbait paziente hartzen dituzu zure etxean, altruista moduan. Zergatik?
Lehenik eta behin, etxean lekua dudalako. Gelak, familiez beterik egon zitezkeenak, hutsik daude. Bigarrenik, familia askok duten bizitza zailaz jabetzen naizelako, eta errealitate horrek hitz eginarazten dizu, apaizen egiteko nagusia dena, oinak lurrean izanda. Hirugarrenik, askapenaren teologiaren esaldi hori egia delako: “Pobreek ebanjelizatzen gaituzte”. Haiekin bazaude eta beraien arazoak barneratzen badituzu, orain arte egokitu ez zaizun gurutze hori sentitzen hasten zara. Eta, orduan, partekatzen duzun gurutze hori duten pertsona zapalduen askapena lortzeko konpromisoa hartzen ere hasten zara.
– Nola antolatzen dira ospitaletik egiten diren irteera horiek? Nola koordinatzen dira?
Unitateetako diziplina anitzeko tratamendu taldeak paziente bakoitzak egoteko aukera duen galdetzen du. Horrez gain, paziente bakoitzak jarraitu behar duen bidea esaten du. Ni ospitalera noa pazientea (edo pazienteak, bat baino gehiago badira) hartzera eta nirekin bizitzen da asteburuan, edo taldeak komenigarritzat jotzen duen denboraldian.
– Zer motatako pazienteak egoten dira zurekin eta zer egiten dute?
Beraiei galdetzen badiezu, ziur asko nirekin ez dutela gozatzen esango dizute. Beti nagoela ‘estutzen eta kontrolatzen’. Badakizu, ikuspegiak ez dira berdinak. Epe labur samarrean alta hartzeko aukerak dituzten pazienteak joaten dira nire etxera. Asteburua beste edozein etxetakoa bezalakoa da: Atseden hartzea, etxeko gauzak egitea, erosketak egitera joatea, janariak prestatzea, zinemara joatea, telebista ikustea, paseatzea, festak, urtebetetzeak eta egun bereziak ospatzea…Hori eta gehiago, gogoa alde badugu. Eta ez badugu gogorik, hizketan eta konbentzitzen aritzen gara. Dialektikari egindako erronka handia.
– Zer da gehien erakartzen dituena? Errepikatzen al dute?
Nork bere gela izateak dakarren erdi-askatasunaren sentsazioa, etxeko giltzak izatea, sofan etzanda egon ahal izatea edo norberak jaikitzeko ordua ezartzea. Bere jarrerak ezindu arte edo ospitaleko taldeak beste baliabide bat aukeratu edo alta ematen duen arte etortzen dira. Nire aldetik ez dut eperik jartzen.
– Zer nolako ekarpena izaten dute? Eta zer ekarpen egiten du anfitrioiak?
‘Anfitrioiari’ oso ongi datorkio parrokiako lanetik heltzen denerako mahaia prest izaten saiatzen diren ‘kideak’ izatea. Futbola edo film bat elkarrekin ikustea bakarrik ikustea baino askoz ere pozgarriagoa da, hala ere, agian ez duzu ikusten zuk nahi duzuna, nahiz eta kirola oso gustukoa ez izan…Pazienteek, eskertzen duten ardurazko giroa dute, eta nahiz eta egun batzuetan patata-tortilla erre, ospitalean eginda ematen dizutena baino gozoago dago. Egun batzuk talde txikian emateak, nahiz eta niretzat eskaera handiagoa ekarri, eta, beraz, lan eta ardura handiagoa ere bai, adiskidetasuna sortzen du esperientzian parte hartzen dugunon artean.
– Horacio eskuzabala da, gastu gehienak bere kontura izaten dira. Gonbidatuek laguntzaren bat ematen al dute?
Nire etxean dauden edo handik igaro diren gehienek ez dute egoera ekonomiko ona. Nik ez dut dirurik eskatzen, esperientzia honek erakutsi didalako batek jaten duen lekuan bostek ere jan dezaketela, gastua gehiegi handitu gabe. Baxeraren, etxearen eta arroparen garbiketa, sukaldeko lanak, erosketak, telefono-arreta eta gainerako egitekoak denon artean egiten ditugu. Norbaitek bere etxetik ‘paketeren’ bat jaso badu, denon artean banatzen dugu.
– Urte hauetan izandako esperientzia honekin, gogoratzen al duzu pasadizo edo gertaera aipagarririk?
Bi kontatuko ditut. Familien artean botikak harrarazteko duten zailtasun handia aipatzen dute. Nire kasuan guztiz kontrakoa gertatzen da: egonaldi luzeetatik datozenek oso bereganatuta dute pilulak hartu behar dituzte, eta gainera hala egin nahi dute. Duela zenbait urte bi mutil abuztua emateko etorri ziren, eta pilula asko ekarri zituzten. Gau batean, pilula guztiak hainbat alditan zenbatu ondoren, bat galdu zitzaiola konturatu zen bat. Oso urduri jarri zen, eta etxe guztia aztertu ondoren, CSIkoak izango bagina bezala, paperontzia mahai gainean jarri eta dilista bat baino txikiagoa den pilulatxoa aurkitu genuen. Bakea bueltatu zen berriro etxe osora.
Bigarrena. Egun batean Gasteiza joan ginen zinemara. Txartel-leihatilaren ilaran, adineko bikote bat hezierak uzten duena baino gehiago hurbildu zen gugana gure hizketa entzuteko, eta gure taldea berezia zela konturatu ziren. Gure sarrerak hartu ondoren, bikoteak gugandik urrun zeuden lekuak eskatu zion sarrera-saltzaileari, “badaezpada”. Oso jarrera itsusia izan zen. Bada zinematik irtendakoan aparkalekutik hurbil topatu ginen berriro bikotearekin, eta bizitzaren krudelkeriaz, bere autoak gurpil bat zulatuta zuen. Gure bi mutikoek, ezer esan gabe, tresnak hartu eta gurpila aldatu zieten. Zur eta lur gelditu ginen denak.
Horaciori agurtzean eskerrak eman genizkion esperientzia hau abian jartzeagatik eta guri kontatzeagatik, eta zerbait gehiagorik esateko galdetu genionean, hauxe erantzun zigun kategorikoki: “Gaixotasun mentalak kronikoak dira. Gure ergelkeriak, beldurrak eta zekenkeriak ez dute izan behar”.