Berdintasunaren inguruko ekintza ugari Azoka Kalte Zerebraleko Eguneko Zentroan
Martxoaren 8az geroztik, ekitaldi gehienak emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerantz egin beharreko aurrerapenari lotuta egon dira
Azken asteotan, Arrasateko Azoka Kalte Zerebraleko Eguneko Zentroan hainbat jarduera landu ditugu emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari lotuta, martxoaren 8a Emakumeen Eguna dela eta. Egun horretan bertan, hitzaldia antolatu genuen emakumeak kirolean izan duen bilakaerari buruz, eta, ondoren, gaur egun oraindik ere gizonen eta emakumeen kirolaren artean dauden desberdintasun handiez eztabaidatu genuen.Hilaren 10ean, ostirala, oso bisita berezia hartu genuen, 1. Mailan jokatzen duen eta gure erabiltzaile baten iloba den Oihana Aldai jokalaria etorri baitzitzaigun. Oiartzungo atezainak bere kirol ibilbidea azaldu zigun, urteetan zehar aurkitu dituen zailtasunak, eta egin behar izan dituen akrobaziak ikasketak eta lana eta futbolarekiko grina uztartu ahal izateko.Bere historia norbera hobetzearen historia bat da eta, egia esan, plazera izan zen bere esperientzia guri kontatzea.
Ostiralean, martxoak 17, bisita egin genuen Kulturatera, Arrasateko jaiotako sei emakume artistak egindako erakusketaz gozatzera.Horietako bi izan ziren gure gidariak bisitan zehar, eta obra bakoitzaren xehetasunak azaldu zizkiguten.Bigarren aldiz egin dute erakusketa hori.Lehendabizikoa oso arrakastatsua izan zenez, berriro egitea erabaki zuten, eta euren artea erakutsi ziguten eta guztiz harrituta geratu ginen obra bakoitzarekin.Benetako luxua izan zen artistak taldea laguntzen eduki ahal izatea:Eskerrik asko!
Arteaz ari garelarik, Eguneko Zentroan dugun artista baten obrak ezagutarazi nahi ditugu. Arantzazuk, gure erabiltzaileetako batek, bost urtez zeramika ikasi zuen, eta egin dituen lanetako batzuk ekarri zizkigun, bai margolanak bai pitxerrak, teknika eta material desberdinekin eginak. Bere obrek aho bete hortz utzi gintuzten!Benetan lan zoragarriak dira.Beste batzuk erakusteko gogoarekin geratu ginen.
Azkenik, joan den astean Arrasateko Emakume Txokoa ezagutzera joan ginen, bit taldetan (astelehena eta asteazkena).Bertan, Estherrek eta Ametsek, zentroko langile eta berdintasun teknikariak diren heinean, Arrasateko baliabide hori zer den azaldu ziguten, zer eskaintzen duen eta zergatik sortu zen, eta zergatik den beharrezkoa horrelako espazio bat edukitzea.Bisitan egiten dituzten ekintzak erakusteko bideoak ikusi ahal izan genituen, eta oso interesgarria izan zen ea hausnartzeko balio izan zigun.Eskerrik asko berriro biei denagatik!Beste bat arte!