1996an, Osasunaren Mundu Erakundeak adierazi zuen emakumeen aurkako indarkeria mundu mailako osasun publikoko arazo bat dela, proportzio endemikoak dituela, eta premiazko neurriak behar dituela, eta esan zuen osasun zerbitzuek dutela lehentasuna, biktimekiko lehen kontaktu lerroa diren eta laguntzeko kokapen pribilegiatuan dauden heinean; 2013an, arazoaren larritasuna eta dimentsioak kontuan hartuta, OMEk berriro gogorarazi zuen osasun sektoreak rol garrantzitsuagoa jokatu behar duela, indarkeria motu horri erantzuteko, eta premiazko beharra dela gai horiek ikaskuntza klinikoan integratzea.
Aldi berean, Europan zein estatuan egindako gero eta azterketa gehiagok erakusten dute gero eta lotura sendoagoa dagoela emakumeen aurka erabiltzen den indarkeria estrukturalaren eta emakumeen osasuna are gehiago kaltetzearen artean, batez ere osasun mentalari dagokionez. Emaitzek frogatzen dute askotan indarkeria dagoela gaixotasun mentalaren oinarrian, eta, ere berean, indarkeria sufritzeko arriskua 2 eta 3 aldiz biderkatzen da gaixotasun mental larria duten emakumeen artean.
Horregatik guztiagatik, Berdintasunari buruzko prestakuntza planean, Indarkeriari buruzko lehen prestakuntza eta sentsibilizazio ekintzak inplementatu ditugu, Generoaren ikuspegitik, profesionalei zuzenduta.
Lehen oinarrizko prestakuntza Talde Motorrari zuzendu zitzaion, eta Helena Ortiz de Lejarazu aholkulariak eman zuen; bertan, jarduteko protokolo komun bat edukitzeko beharra aztertu zen, Etxeko tratu txarren eta sexu erasoen biktima diren emakumeentzako laguntza hobetzeko Erakunde arteko Euskadiko II Akordioarekin bat eginda, foru eta udal mailan erabilgarri dauden protokolo eta arreta mekanismoekin koordinatuta, Aita Menni ezarrita dagoen zentroetan.
Bigarren lan saioan Aita Menniko zenbait unitatetako 20 profesional mediko-asistentzialekin egin zen lan. Saioa gaiari buruz sentsibilizatzera zuzendu zen, berdintasuneko teknikari Florencia Savantik eman zuen, eta bi zati izan zituen; lehen zatian prestakuntza teorikoa eman zuen genero indarkeriaren lege esparruari eta oinarrizko kontzeptu buruz, eta indarkeriaren eta osasun mentalaren arloko ikerketa aitzindarien emaitzak jakinarazi zituen, eta bigarren zati praktiko bat egon zen, talde lanean, galdera hauen inguruan:
– Gure arlotik, zer ari gara egiten eta zer egin dezakezu emakumeen aurkako indarkeria detektatzeko?
– Zer sarbide identifikatzen ditugu emakumeen aurkako indarkeria modu goiztiarrean detektatzeko eta nortzuk lirateke detekzio horren funtsezko eragileak?
Eztabaidan sortu ziren gaien artetik nabarmentzen ditugu:
- Gaur egun erakunde osoan indarkeria mota ororen gainean egiten den trata-mendu bereizigabea.
- Metodo edo estrategia komun baten beharra, emakumeen aurkako indarkeria sis-tematikoa modu berezian lantzeko.
- Gaiari buruz taldean koordinatuta lan egitearen garrantzia. Sarbideak desberdi-nak izango dira unitateen eta arloen arabera, baina, oro har, gizarte lanaren arloa eta mediku eta erizaintza arloa dira lehen mailako sarbideak. Erizain laguntzaileak harreman gehiago izango luke egoitza edo barnetegian dauden pazienteekin, eta sarriago detektatzen dute erakundearen barruan indarkeri agerraldirik dagoen, behaketaren bitartez.
- Sentsibilizazioan eta indarkeriarekiko ero tolerantzian jarraitzearen garrantzia, be-reziki emakumeen aurka erabiltzen denean, arazo estruktural moduan.
- Egindako jardueren gaineko erregistro sistematiko bat eramatearen garrantzia. Gaur egun behaketak egiten dira, eta lantaldean hitz egiten dira, baita pazientee-kin kontrasterako elkarrizketaz eginez, ahal denean, edo familiarekin informazioa partekatuz.
- Datuak ez dira bereizita tratatzen (orain arte, zenbait sektoretan lantzen hasi bai-tira).
- Osasun mentaleko lehen kontsultetako elkarrizketetan galdera espezifikoak sar-tzearen garrantzia. Nabarmendu zen garrantzitsua dela entzuketarako gune ego-kiak sortzea, horrelako indarkeria kontatzen edo iradokitzen duten pazienteentzat.
- Historia klinikoetan indarkeriaren susmoaren adierazleen erregistroak sartzeko zailtasuna (pazienteak edo bikotekideak estigmatizatzeko beldurra), eta horrek ekar ditzakeen ondorioak faltsuak badira versus ez sartzearen ondorioak a poste-riori indarkeria egiaztatzen bada.
- Dauden protokoloak ezagutzeko beharra eta azterketa kasuekin praktikatzea.
- Oso positibo baloratzen da bileran arlo desberdinetako 20 profesional egotea, gaiari buruzko kontzientzia hartzeko eta aurrera egiteko lehen urrats gisa.