San Benito Menni San Joan Jainkoarenaren anaien berrezarlea eta Ahizpa Ospitalarien sortzailea izan zen. Bi kongregazioek elkarrekin amaituko dute datorren apirilaren 24an Ciempozuelosen (Madril) bere heriotzaren Mendeurrenaren omenez egindako egitaraua.
Adi honetan hainbat ekitaldi egin dira, hala nola erlijiosoak, aintzatespen publikoak, antzerki-emanaldiak eta kontzertuak, kirol-ekitaldiak, prestakuntza-ikastaroak eta baita zenbait jardunaldi zientifiko ere. Jarduera hauetan guztietan ahizpek, laguntzaileek, pazienteek, senideek eta abegikortasunaren balioa nabarmendu zuen gizon honengan interesa duen edozein pertsonak parte hartu dute. Aita Menniren mendeurrenaren ospakizuna ospitaleko familia berriro elkartzeko aukera ona izan da.
Euskal Herriko lehen erietxe psikiatrikoa izan zen Aita Menni. 1898.urtean sortu zuen Benito Menni apaiz italiarrak eta bereziki, arazo psikiatrikoak zituzten emakumeak hartzera zuzen du zuten.