San Benito Menniren jaiotzaren urteurrena ospatzeko ekitaldiak

Aita Menni Ospitaleak bere sortzailearen jaiotzaren 174. urteurrena (Milan, 1841) ospatu zuen joan den martxoaren 11n. Ángel Hércules Menni izenarekin bataiatu zuten San Benito Menni, Jesusen Bihotz Sakratuaren Ahizpa Ospitalarien Komunitatea ere sortu zuena.
San Benito Menniren jaiotzaren urteurrena ospatzeko ekitaldiak

Eukaristia izan zen ospitalearen barruan egindako jarduera nagusia. Eukaristia horretan, Aita Mennik ospitalean egindako lan handia nabarmendu zuten. Ondoren, herri-kirolen erakustaldia eta dantza-saioa egin ziren mariachiekin. Osasun-langileek eta pazienteek ez zioten utzi rancherak abesteari eta dantzatzeari.

Rancheras

Donostiako Maldatxo Errehabilitazio Psikosozialeko Zentroko erabiltzaileek aita Menniren jaiotzaren urteurrena ospatu zuten, sortzailearen irudia ezagutuz eta sakonduz. AMHko Pastoraltza eta Boluntariotza zerbitzuen burua den Egoitz Zabalak txostena amaitutakoan, kafea eta pastak hartzen egon ziren.

Ospakizun hori,  San Benito Menniren Heriotzaren mendeurrenaren (Dinán, 1914ko apirilaren 24) ekitaldien barruan antolatu da. Azken ekitaldia 2015eko apirilaren 24ean izango da.

Maldatxo