Aurten, apirilaren 24 guztietan bezala,Aita Menni Ospitalearen eta Ahizpa Ospitalarioen fundatzaile San Benito Menniren jaia ospatuko dugu. Covid-19aren pandemiaren ondorioz nahi genukeen bezala ospatu ezin badugu ere, hainbat jarduera antolatu ditugu, dugun ziurgabetasunaren erdian bizi ahal izateko eta gure inguruneari #ItxaropenDosiBat helarazteko.
Gure fundatzaile santuaren eguna ospatzeko, Aita Menni Ospitalean jarduera bereziak egingo ditugu goizean eta arratsaldean, jai txiki bat unitateetan, musikarekin, karaokearekin eta pazienteentzako askariarekin. Horrez gain, ostegunean, hilak 22, eguerdiko 12etan, ospitaleko areto nagusian, gure zuzendari mediko Manuel Martin Carrasco doktoreak prestakuntza hitzaldia emango du, San Benito Mennik psikiatriari egindako ekarpenaz hitz egiteko.
San Benito Mennik, San Joan Jainkoarenaren Ordenako apaizak, Maria Josefa Recio eta Maria Angustias Gimenezekin batera, Ahizpa Ospitalarioen Kongregazioa sortu zuen, 1881eko maiatzaren 31n. Haien aldeko jaia une egokia da berak zioen hau gogoratzeko: “fedeak, itxaropenak eta karitateak bizitza berri bat eta sekulako sendotasuna zabaltzen dute horiek dituztenen bihotzetan” (022 Gutuna).
Aita Menni Ospitaleak argazki eta marrazki hauekin parte hartu du, #ItxaropenDosiBat hashtag-arekin. Ahizpa Ospitalarioak presente dauden 25 herrialdeetako zentro guztietan partekatzen dugun leloa da.
Ondoren, ekimen birtual aipagarrienak zehazten ditugu:
· Apirilak 20, asteartea
Webinarra, hainbat ahizpa eta kolaboratzaileren testigantzen bidez, gure erakundeak Timorren, Kinshasan eta Uruguain egiten duen lana ezagutuko dugu. Zuzenean 15: 30ean, hau da sartzeko esteka.
· Apirilak 21, asteazkena
19:00 – 19:15h, bideoaren aurkezpena: “Hospitalitate keinuak: gaur, atzo bezala, beti bezala”. San Benito Mennitik sustatzen ari garen hospitalitate eta ekintzek indar betean jarraitzen dutelako. Konektatu Ahizpa Ospitalarioen YouTube kanalera eta bideoa zuzenean ikusi ahal izango duzu.
· Apirilak 22, osteguna
11: 00h: Solasaldia: Tole-ko (Kamerun) ‘Osasun mentaleko kontsultarako laguntza’, Oltza Zendeako (Nafarroa) Udala laguntzen ari den proiektua ezagutarazteko. Klikatu hemen izena emateko.
12’00 – 12’10h: Ahizpa Matilde Porras probintziako nagusiaren eta Alberto Martin probintziako gerentearen zorionak. Komunitate ospitalario osoarekin bat egiteko une bat. Zuzenean izango da gure Youtubeko kanalean.
12’10 – 12’45h: San Benito Menni eguneko paraliturgia. Otoitz egiteko denbora irekia izango dugu gurekin egon nahi duten guztientzat. Youtubeko gure kanalean grabatuta geratuko da ondoren ikusi nahi duenarentzat.
Zain izango gaituzue!