Benito Menni deunaren heriotzaren mendeurreuna

Ahizpa Ospitalariek eta San Juan de Dioseko Anaiek ekintza ezberdinak antolatu dituzte era bateratuan, bi kongregazioetako sortzaile eta berrezartzaile izan zen Benito Menni Deunaren Heriotzaren Mendeurrena ospatzeko.
San Benito Menniren urteurrenaren ospakizunaren azken ekitaldiak

Benito Menni Deunaren pertsonaiaren baitan, mugak gaindituz Ospitalitatearen globalizazio solidarioa errealitate bihurtzen jakin zuen gizona aurkitu dezakegu. Bere ondareak, beste batzuk iristen ez diren leku eta pertsonetara heltzera eta ekintza ospitalarioaren garrantzia eta neurria ezagutzera gonbidatzen gaitu. 

Biografia

 Benito Menni Deuna Milanen (Italia) jaio zen 1841eko martxoaren 11ean. 1860.urtean, San Juan de Dios Ordena Ospitalarioan sartu zen eta 1867an apaiz izendatu zuten. Urte berean Pio IX Aita Santuak “Zeruko bedeinkapenarekin Espainiara joan eta bere sorlekuan bertan Ordena berrezartzea” eskatu zion. Ordena Ospitalarioa desagertua izan zen Mendizabalen dekretuen ondoren (1835 eta 1836). Hutsetik hasi beharra zegoen, guda eta iraultza artean, erlijiosoa zen guztiaren aurrean etsaitasuna nagusi zen garaian.

 Urte bete beranduago, apaiz gazteak Espainiako lehenengo umeentzako ospitalea ireki zuen Bartzelonan. 1877an buruko gaixotasuna zuten pertsonenganako sentiberatasuna eta lehentasuna zela eta, behar handiena zutenak zirela ondorioztatuz, Ciempozuelosen (Madrid) ospitale psikiatriko bat irekitzeko baimena lortu zuen.

 Laster, buruko gaitza zuten emakumeak eta desgaitasuna zuten neskatilak artatzeko, Jaunak emakumezkoen eskuak eta ama-bihotzak behar zituela ohartu zen. 1881an Maria Josefa Recio eta Maria Angustias Gimenezi abitua ematen die eta Jesusen Bihotz Sakratuaren Ahizpa Ospitalariak Kongregazioa sortzen du.

 Benito Mennik, San Juan de Dios Ordena Espainian berrezartzeaz gain, Portugal eta Mexikon ere berrezarri zuen. Menni aitak, aita Menni Euskal Herrian, buruko gaitza pairatzen zuten pertsonak aukeratu zituen  eta osoko arreta eskaintzeko eta izaera ospitalarioa mantentzeko bere zentroak sortu zituen. Gutxietsitakoei eskaini zien bere bizitzan zehar arreta psikiatrikorako 14 zentro eta desgaituak eta baztertuak ziren haurren arretarako 15 babes-etxe sortu zituen.

 Arreta psikiatrikoan eta erokeria gaixotasuntzat hartzen aintzindaria izanik, Benito Menniren ekintzek, ondorio garrantzitsua izan zuten Espainiako buruko gaixoen arretaren garapenean. Gizatasunez beteriko eta gizatia zen zerbitzu eredua goraipatu zuen. Halaber, pertsonaren ongizatean –bere balio eta duintasunean- oinarritutako organizazio eta arreta eredua sustatu zuen, betiere zientzia eta karitatea uztartuz.

Ez zuen oinarrizkotzak hartu bereak edo besteenak ziren zentroak hemen eta han izatea, baizik eta gaixoak artatzea eta beren beharrei erantzutea.

 Benito Menni Dinanen (Frantzia) hil zen 1914ko apirilaren 24an. 1985ko ekainaren 23an Juan Pablo II Aita Santuak, Santu bihurtu zuen eta bere kanonizazioa Roman ospatu zen 1999ko azaroaren 21ean.

 Mendeurreneko ekintzen egitaraua

Benito Menni deunaren heriotzaren mendeurreuna

Coro

Centenario de la muerte de San Benito Menni. Actos en el País Vasco

Eduki hau kanpoko hornitzaile batean dago. Ikusi nahi baduzu, "Besteak" cookie-ak onartu behar dituzu Cookie-en konfigurazioan.