Adineko pertsona
Belunaldiarteko Programako taldearekin paseoan
Hilak 22an, asteartea, eguraldi ona aprobetxatuz, Txurdinagabarri Egoitzako talde batek Txurdinagatik buelta bat ematea erabaki genuen.
Belaunaldiarteko neska-mutil batzuekin eta senideekin batera paseo bat eman genuen. Eguzkiak gogor berotzen zuenez, terraza batean zerbait hartzera eseri ginen.
Gaztediarekin izandako elkarrizketa oso dibertigarria izan zen, eta denbora ziztu bizian joan zitzaigun Egoitzara bueltatzeko ordua iritsi arte.