Begoñarako bisita Errukiaren urtea ospatzeko
Frantzisko aita santuak eliza guztiari deia egin dio 2016. urtean Errukiaren Urte Santua ospa dadin. Errukia da Jainkoari hoberen aplikatu ahal diogun ezaugarria. Frantziskok askotan errepikatzen du: Jainkoak bi izen ditu: aita eta errukitsua. Eta Aita Santuak ilusio emateko programa bat proposatu du. Eta gure pastoraltza-programan barne hartu dugu.
Bileretan eta ospakizunetan gure egoitzetako bizitzara eramaten saiatzen gara. Guk Aita bezala errukitsuak izan gaitezkeela ikusten dugu- Esaterako: barkatzea, lasaitzea, pazientzia izatea…eta hori guztia Aita errukitsuak maite gaituela sentitzen dugun esperientziatik.
Eta programaren zati bat gisa, Begoñako basilikara hurbil nahi izan gara, gure Bizkaiko elizbarrutietarako proposatutako ate santuetako bat dena.
Eta apirilaren 13an joan ginen, 60 pertsona inguruko talde bat. Ospakizunean zenbait senidek eta boluntariok ere parte hartu zuten. Dena primeran atera zitzaigun, eguna barne, eguzkia egin zuelako. Eta Begoñako amatxuren aurrean emozio asko atera ziren.
Luzaroan gogoratuko gara bisitaz.