Begoña eta Igor, Aita Menniko boluntarioak: “Jakina, ematen duzu, baina askoz ere gehiago jasotzen duzu”

Abesten aritzen dira, kartetan jokatzen dute, eta, batez ere, hitz egiten dute eta entzuten dakite. Begoña Arana eta Igor Reguero astean behin gure gaixoengana etortzen diren bi boluntario dira.
Begoña eta Igor

Igor Reguero eta Begoña Arana, Aita Menni Ospitaleko bi boluntario 

Igor Reguerok Aita Menni emaztearen bidez ezagutu zuen, emaztea zaintzaile moduan lanean hasi baitzen ospitalean. Hemen egin zituen praktikak jadanik duela 12 urte, “eta hemen ikasi zuen gaur arte lanbidean aritzeko balio izan diona. Geroztik beti entzun dut gaixoei eskaintzen zaien tratu onaz eta duintasunaz hitz egiten. Emazteak animatu ninduen nire denbora librea gaixoei eskaintzera”, gogoratzen du. Era horretan, boluntario bezala etortzen hasi zen pasa den abenduan. 

Begoña Arana eta Javier Eraña senarra duela 15 urte hasi ziren Aita Menniko gaixoak asteartero bisitatzen. Boluntario moduan hasi ziren Nagusilanen bitartez. Adinekoen Elkarte horretakoek beren denbora librea eskaintzen dute konpainia behar duten pertsona nagusiak animatzeko eta entretenitzeko. Begoñari eta Javierri ere Elkarteak erakutsi zien gaixoak nola tratatu, eta, ondoren, ospitalera zuzendu zituen. Lehendabizi, Javier hasi zen, eta, handik hilabete gutxira, Begoña. Eta gaur ere han jarraitzen dute. 

Begoña eta Igor, Aita Menniko boluntarioak: "Jakina, ematen duzu, baina askoz ere gehiago jasotzen duzu"Begoñarentzat astearteak “egun alaiak”, “egun beteak” dira. Pertsona batzuek “Nola joan zaitezke hara?” galdetzen diote, giroa deprimitzeko modukoa izan daitekeela uste baitute, baina bera gaixoekin arratsaldea pasatzeak animatzen du. “Egia da ematen duzula, baina askoz ere gehiago jasotzen duzu”, berresten du. Boluntario hasi aurretik, denboraldi depresiboa igaro zuen. Gaur ere uste du buru-gaixoekin egoteak laguntzen diola etxean denbora asko igarotzen duten adineko pertsonek aurrean izan dezaketen “beheraldi” arrisku hori saihesten. “Hara iritsitakoan, zure zain daudela ikusten duzu, haiekin egotea nahi dutela, zu ikustea nahi dutela, eta haien irribarrea ikusten duzu. Eta, gaur zortzi etorriko zara? galdetzen dizute. Asteartean etorriko zara? Horrek asko betetzen zaitu. Ni zahartzen ari naiz (76 urte ditu eta senarrak 81), eta joaterik izango ez dudan egunean, benetan sentituko dut“, azaldu du aurretiko erretiroa hartu zuenetik besteak zaintzen geratu ez den emakume nafarrak; denbora ateratzen du, baita ere, bilobekin egoteko, liburuak irakurtzeko eta gimnasia egiteko.

Maitasuna eta konpainia 

Taldean iristen dira eta hainbat gaixorekin elkartzen dira. Zentroan dagoen batzordeak erabakitzen du zein gaixorekin egongo diren. “Familiarik ez duten asko daude edota inoren bisitarik jasotzen ez dutenak. Ondoren, kafetegira joaten gara eta beste taldeak ere patiora joaten dira. Guk jadanik ez ditugu kanpora ateratzen, gero eta konplexuagoa baita; hiru oinez ibiltzeko gai badira ere, beste bi gurpil-aulkian joaten dira”, azaldu du Begoñak, pozik boluntario-kopurua hazten ari dela ikusita. “Hasieran 4 ginen, orain, beharbada, 17 gara. Batzuek ostegunetan joaten dira; beste batzuek 15 egunetik behin joaten dira”.Hemen lagun bat aipatu nahi du, ospitalera asko joan dena, Elisa; laguntzera joatera animatu zituen. “Lehen, Arrasateko oso jende gutxi joaten zen Aita Mennira”.

Lehengo abestiak 

“Abestu baino askoz ere gehiago ezin da egin. Beraz, abestu egiten dugu. Lehengo kantak dira, baina ‘garai batekoak’. Nire senarrak eta tarteka berarekin egon ohi den lankideak kartetan jokatzen dute, seikotan, baina oso zaila izaten da, gehienak kontzentratzen ez direlako, jokoa jarraitzeko gai ez baitira. Aspaldiko abestiak, ‘antxinako’ abestiak, ordea, ezagutzen dituzte eta abesten dituzte, ilusio handiarekin kantatzen dituzte. Eta, horrela, La Campanera abesten dugu, eta ez dakit zer gehiago…”. Begoñak esan digu abestien letrekin liburuxka batzuk egin zituztela. Gaixo batzuek irakurtzen ez badakite ere, haurtzaroko abesti horiek “atera egiten zaizkie” eta hunkitu egiten dira. 

Ematea, trukean ezer espero gabe 

Igor, aitzitik, ez doa taldean. Astean behin, aurrez programatuta, ospitalera joaten da eta gaixo batekin geratzen da. Gaixoak berarengana “haien laguntzailea” bezala zuzentzen dira, eta, egia esan, horixe da, Igorren hitzetan, bete behar duten funtzioa: laguntzea. Egun horretan nola dauden ikusita, paseo bat egiten dute hitz eginaz, kafetegian zerbait hartzen dute, egunkaria irakurtzen dute edota mugikorrean bideoren bat ikusten dute. Pertsonak horretarako baimena badu, barrutitik kanpora ateratzen dira eguraldi ona eginez gero, eta paseo txikiak ematen dituzte. 

“Egun batzuk zoragarriak dira, gaixoa zuregan babesten da barrua husteko, eta oso baliagarri sentitzen zara lagundu ahal izateagatik. Beste batzuetan, ordea, ez duzula ezer egin iruditzen zaizu, soilik kafe batera gonbidatu eta ibilalditxo bat egin. Baina, egia esan, badakit ez naizela nire nahiak betetzera joaten, bizitzan merezi gabe ni baino zoritxarragokoa izan denari laguntzera baizik. Hala ere, egiten duguna alde batera utzita, uste dut soilik egun horretan hara joateagatik eta joaten jarraituko dudala haiei jakinarazteagatik, nire egitekoa betetzen ari naizela”, azpimarratu du.

Gainera, sukaldari gazteak gehitu du “trukean ezer espero gabe ematen” ikasi duela. Hori berez sari bat da. “Eta, erakunde erlijioso batean gaudenez, zein hobeto gu inspiratzeko Jesus bera baino“.

Adiskidetasuna bezala 

Begoña eta Igor, Aita Menniko boluntarioak: "Jakina, ematen duzu, baina askoz ere gehiago jasotzen duzu"

Boluntarioen eta gaixoen arteko harremana adiskidetasunaren antzekoa izan daiteke. “Ezbairik gabe, une jakin batzuetan irmo egon behar dut zenbait arau errespeta daitezen (hori gaixoek ere ulertzen dute eta onartzen dute), baina, gainerakoan, eta, denbora gehienean, biok berdinak gara (Jaunak biok bere irudi eta antzera egin gintuen),hausnartu du Igorrek. Iraganean arazoak izan dituzten gazteak dira, batzuetan, familia-egituraren barruko arazoak, eta, besteetan, drogazaletasuna dela-eta sortutako arazoak. Igorrek maitasuna ematen die, eta pazientzia handia du haiekin; barre eginarazten die, eta harekin dauden bitartean apur bat zoriontsuagoak izan daitezen ahalegintzen da. Optimismo handia transmititzeaz gain, zentroaren barnean portaera eredugarria izatera animatzen ditu haien bizitza errazagoa izatearren.

Begoñak berriro dio asteartea “egun betea, alaia, dela. Etxera joandakoan ez zaizu asko egin duzunik iruditzen. Baina haien irribarrea ikusten duzu, nola hartzen zaituzten ohartzen zara. Gauza da haiei ematea, baina haiek maitasun handia ematen dizute, muxuak ematen dizkizute. Batzuetan, aurpegia zikinduta uzten dizute, baina berdin da. Zu ikusteko irrikan daude“. Gaixo batek familiakoak direla uste du. “Antoniotaz hitz egiten dit, bere munduko gauzak kontatzen dizkit, eta zein ondo moldatzen garen esaten dit. Lehengusua naizela uste du. Gauza horiek bete egiten zaituzte. Zu ikustean urrunetik korrika etortzen da. Eskulanak egiten dituela esaten dit. Solairuko neskek honela esaten digute: Etortzen ez zareten egunean, zenbat gogaitzen gaituzten Pastoralekoak noiz etorriko diren galdezka! Bada, horixe, zeregin honek betetzen gaituela, ez? Ez dakigu gero zer dagoen, beharbada ez dago ezer, baina hor sartuta dagoen bati zerbait ona egin badiozu, agian zerbait ona da“. 

Inor ez duen jende asko dago” eta, batzuetan, gaixoek kontatzen dituzten gauzak “egiazkoak dira eta beste batzuk ez“, baina Begoñakbadaki “haiek entzutea asko dela haientzat”. Boluntarioekin arratsaldea kafetegian igarotzen dutenean, “gaixoak pozik egoten dira hizketan eta zerbait hartzen; gero, abestu egiten dute. Gu pozik eta haiek ere pozik (une honetan, Begoñaren taldean dauden guztiak emakumeak dira). 

Erakartzen du

Gaixoek maite zaituzte. Baina AMOn boluntarioa izateak “bereganatu” egiten zaitu. Izan ere, “noski ematen duzula, baina askoz ere gehiago jasotzen duzu”. Horretan bat datoz Begoñaeta Igor. “Besteei laguntzeak ‘harrapatzen zaitu’, eta, hainbeste harrapatzen zaituenez, etorkizunean nire bizitza behar duen guztiari laguntzen eman nahi nuke”,esan du Igorrek; beraz, guztiok animatu nahi gaitu gure bizitzatik egunero zerbait emateko. “Musu-truk ematea, besteei ematea, horretara behartuta ez bagaude ere. Horrek pertsona hobeak izaten laguntzen gaitu”

Begoñarentzat, “oso kontuan izan beharreko lana da, gaixo askok ez baitute inor edota, familia izan arren, inor ez zaie bisitan joaten. Lan honek asko ematen dio pertsonari”. Gainera, “Aita Menni ez da, askok uste duten bezala, leku triste bat“. 

ña>