‘Begiak irekiz Erakundearen globaltasunera’, eta gure Nortasun Esparruak bultzatzen duen “Ezagutzen ez dena ez da maitatzen” esalditik abiatuta, Egoitz Zabalak prestakuntza saio bat eman zuen kolaboratzaileentzat, Aita Menni Ospitalean, Ahizpa Ospitalarien erakundeari berari buruz. Pastoraltza, Boluntariotza eta Proiektuen arduradunak ‘Ospitalitatearen zenbakiekin’ hasi zen: Ahizpa Ospitalarien kongregazioa 25 herrialdetan dago presente, 17.300 leku sanitario eta sozial betetzen ditu, eta urtean 2 milioi lagun inguru artatzen ditu. Lan hori 1.000 ahizpa eta 11.100 kolaboratzaile baino gehiagoren eta boluntario ugariren prestasun humano eta profesionalari esker egiten du.
Aita Mennin lan egiten duten kideek badakit gure erakundeak, konfesionaltasun katolikokoa eta irabazi asmorik gabea izanik, gaixotasun mentala, desgaitasun intelektuala, kalte zerebrala eta beste premia batzuk (zainketa aringarriak, medikuntza orokorrak…) dituzten pertsonen alde lan egiten duela, eta gure Eredu Ospitalarioaren printzipioak bat datozela 1881ean San Benito Mennik abiarazi zituen Ospitalitatearen misio, bisio eta balioekin, Maria Josefa Recio eta Maria Angustias Gimenez lagun zituela, Ahizpa Ospitalarien kongregazioa sortu zuenean.
Gaur egun, Ahizpa Ospitalariek 370 zentro baino gehiago kudeatzen dituzte Afrikan, Asian, Latinoamerikan eta Europan barreiatuta. Erakundea hain hedatuta dago geografikoki, ezen gure ospitalean lan egiten duten pertsonek ere batzuetan ez duten jakiten non dauden gure dispositiboak. Egoitz Zabalak laburpen txiki bat egin zuenAhizpa Ospitalarien Euskal Autonomia Erkidegoko maparen inguruan, zeina gero eta gehiago hazten ari den.
Erakundearen beraren barne antolamenduak, bere egungo probintziekin, hartu zuen azalpenaren zati handi bat. EAEko zentroak Espainiako Probintziakoak dira, Ekuatore Gineakoak eta Vietnamekoak bezala, bitxia bada ere Monse Esparza da Arrasateko Ahizpa Ospitalarien ahizpa nagusia, eta berak ere parte hartu zuen azaltzeko nola aukeratzen eta berritzen diren zuzendaritza organoak, agintaldiak nola mugatzen diren eta salbuespenak nola erabakitzen diren.
Modu atseginean, azalpenak argi utzi zuen Ahizpa Ospitalariak garaietara egokitzen den erakunde bat dela, eta XXI. mendeko gizartearen beharrei erantzun nahi diela. Gaur egun erakundea gehien arduratzen duten alderdietako bat kulturartekotasuna da, hau da, migratzaileen arazo sozialak, osasun arazoak eta osasun mentalekoak eta emandako asistentzia, azpimarratu zuen Egoitz Zabalak. Erakundeak sareko lanaren zentzu asistentziala eta zentroen arteko esperientzi trukea bultzatu nahi ditu –baita herrialde desberdinetakoen artean ere–, boluntarioen parte hartzearekin batera.