Boluntariotzak onurak ekartzen ditu pertsonaren maila guztietan (fisikoa, emozionala, kognitiboa…). Horrez gain, erkidegoan integratzen ere laguntzen du. Boluntarioen talde batean egoteak nortasun positiboa sortzen duen gizarte-gaitasuneko eginkizun bat egiten laguntzen du. Halaber, parte hartzen duena ahalduntzen ere laguntzen du. Azkenik, gizartea gaixotasun mentalaren aurrean sentikor agertzen laguntzen du.
Hori dela eta, Beasaingo EPSZko erabiltzaileek ikasturte hasieran eskola-materiala biltzeko kanpainan lagundu zuten berriro. Kanpaina hori ahultasun-egoeran dauden adingabeen aldekoa zen, eta Fundación Solidaridad Carrefour fundazioak sustatu zuen Olaberriako Carrefourren. Xede nagusia gizarte-larrialdi egoeran dauden familiei material hori erosteak ekartzen duen eragin ekonomikoa murriztea zen.
Fundación Solidaridad Carrefour fundazioak Gurutze Gorriaren laguntza izan zuen, giza eta erkidego ikuspegi batetik, ahultasun egoeran dauden pertsonei erantzuteko konpromisoa hartzen duen erakunde dena. Estatu mailan, kanpainan Gurutze Gorriak eskainitako 4.300 boluntariok baino gehiagok parte hartu zuten. Horietatik, 100, Gipuzkoakoak ziren. Iaz, Carrefourek 653.611 ¤-an balioetsitako eskola-materiala entregatu zion Gurutze Gorriari, eta horri esker, 21.000 ikasle baino gehiagori lagundu zien. Gipuzkoan, herritarren eta hipermerkatuaren beraren laguntzari esker, 11.700 ¤ bildu ziren eta lurralde osoko 600 ikasleri lagundu zieten.
Gure ekarpen txikia
Kanpaina honetan berriro parte hartzeko aukera izan zutenentzat oso egun pozgarria izan zen. Hauek dira bertaratu ziren bi pertsonen adierazpenak; beraientzat ekarpenak zer ekarri zuen adierazten dute:
– “Niretzat esperientzia berria izan da eskola-materiala eskuratu ezin duten neska-mutilentzako Gurutze Gorriko boluntarioa izatea, eta zalantzarik gabe prest egongo nintzateke errepikatzeko. Oso gustura sentitu naiz boluntarioa izaten, eta gauza bera egitera animatzen ditut beste lagun batzuk, horretarako jendea behar delako”. J.F.
– “Aurten lehenengoa izan da, eta gutxirekin neska-mutil asko alaitu ditzakezula konturatu nintzen. (…) Oso esperientzia ona izan zen, eta beste urte batean errepikatuko dut”. J.M.
Eskerrik asko Fundación Solidaria Carrefour fundazioari kanpaina hau berriro suspertzeagatik, eta nola ez Gurutze Gorriari, gu berriro kontuan hartzeagatik. Espero dugu berriro parte hartzea!