Osasun mentala

Beasaingo EPSZ eta errugbia, Ordizia Rugby Elkartearen eskutik

Errugbia kolpeak hartzen diren kirola, baina zenbait balio nabarmentzen dira: errespetua, adiskidetasuna, diziplina, esfortzua edo talde-lana. Maila biopsikosozialean onurak ekartzen ditu, hala nola koordinazio orokorraren hobekuntza, begiena eta eskuena eta begiena eta pedalarena, egoera fisikoa, kontzentrazioa, arreta. Horrez gain, taldeko kideen arteko komunikazio-elkarreragina bideratzen du. Bestalde, ohitura osasungarriak bereganatzen laguntzean du, esaterako kirola edo ariketa fisikoa egitea, higienea eta norberaren garbitasuna, kasurako arropa erabiltzea. Azkenik, asteburuan aisialdi-aukera bat ematen du.
Beasaingo EPSZ eta errugbia

Joan den martxoaren 30an Beasaingo Errehabilitazio Psikosozialeko Zentroak hurbilagotik ezagutu ahal izan zuen Ordizia Rugby Elkartea eta jokoaren arauak, Igor Eguren, Gerónimo Albertario eta Agustín Delle Donne han izan zirelako.

Klubaren jarduerari eta historiari buruzko sarrera egin ondoren maisu-eskola bat eman ziguten, eta argi eta zehatz azaldu zituzten arau eta jokaldi nagusiak, zuzenean adieraziz (inprobisatutako baloia barne). Emozio positiboak eragin zituen horrek pertsonengan, eta giro motibatzaile, atsegin eta dibertigarria egon zen.

Ordizia Rugby Elkarteko jokalariek kirolaren balioei, elikadura-ohiturei eta beraien jarduerei buruz hitz egin zuten, eta galdera guztiei erantzun zieten. Zenbait opari ekarri zizkiguten eta ez zuten zalantzarik izan gurekin argazkiak ateratzeko. Joan aurretik, zentroa eta CRPSetan egiten den lana ezagutzeko interesa agertu zuten.

Integrazioa, aisialdiaz gozatzea…

Beasaingo EPSZ eta errugbia, Ordizia Rugby Elkartearen eskutikBisitak benetako eragina izan zuen zenbait erabiltzaileren asteburuko errutinan, izan ere, larunbatean, hilak 25, AMPO Ordizia taldeak Gernikaren kontra jokatzen zuen partida ikustera joan ziren.. Klubak instalazioak erakutsi zizkigun eta partida bat eta sortzen den giroa bizitzeko aukera eman zigun. Zuzenean ikusi ahal izan genuen non erabiltzen den balioak eta non erakusten den errubiaren inguruko funtsa. Harrera ezin hobea egin ziguten, eta Altamirako ohorezko palkoa ere gorde ziguten. Bere webean eta gizarte-sareetan ere gure bisitaren berri eman zuten.

Eguraldi ona egin ez bazuen ere, hunkiarazi gintuzten jokaldiak ikusi genituen, eta zenbait egun igaro diren arren, zentroan oraindik horri buruz hitz egiten dugu. Aurretik egindako bisitari eta partidan zehar izandako laguntzari esker, jokaldi batzuk ulertu genituen. Partida argi irabazi zuen, eta guk horretaz gozatzeko aukera izan genuen.

Eskerrik asko Ordizia Rugby Elkartea, Ane, Igor, Gerónimo, Agustín, eta larunbatean, jakin gabe, esku-hartze prozesuan parte hartu zenutenei, autonomoak izaten eta denboraz gozatzen lagunduz, interes berriak sortuz…Eta, beraz, bizitza-kalitatea hobetzen lagunduz. 

BULTZ!!