Bazen behin…irakurketa errazeko klub bat
AITA MENNI OSPITALEKO IRAKURKETA ERRAZEKO KLUBAREN SAIOAK HASI DIRA ETA HORRELA KONTATU DIGU ÁNGELA FDEZ. DE CORRES LOGOPEdak
Aita Menni Ospitaleko Irakurketa Errazeko Kluba joan den hilaren 7an estreinatu zen Bilboko Foru Liburutegian. Lehen saioa Blanca Matak egin zuen, Euskadi Euskadi Irakurketa Erraza ekimenaren bultzatzaileak.
Lehen bost minutuen ikusmina eta urduritasuna igarota, taldeko 8 kideak Blancaren aurkezpen bikainean murgildu ziren, giro atsegin eta parte-hartzailea sortu zuena.Guztiek, nahiz eta hartutako garuneko lesio bat izan, edo endekapenezko gaixotasun bat izan, irakurtzearen plazeraz gozatu nahi dute.Sei ostegunetan jarraian irakurketa-dinamikak egingo dituzte 11:30etik 12:30era liburu honen inguruan:
“La música del viento”, Jordi Sierra i Fabrarena, La mar de fácil argitaletxekoa.LF.
“Sari”, “India”, “alfonbra”, “bidaiak”, “GKE” gisako hitzek interes handia piztu dute parte-hartzaile eta laguntzaile guztien artean.
“ETA HAU HALA EZ BAZAN…” esatearen zain egongo gara haien iritziak entzuteko.