Batera gehiago gara

Aita Menni Ospitaleak, gaur egungo Eleizako laiko bokazioaren inguruan hausnartu eta aurrera egiteko deitutako, partekatutako misioko laikoen lehen topaketan parte hartu du.

Aita Menni Ospitaleko Komunitateko ama goren sor Montserrat  Esparzak, Erizaintza zuzendari Irune Galarragak eta PastoraltzaBoluntariotza Zerbitzuko arduradun Egoitz Zabalak, bizitza erlijiosoarekin misioa partekatzen duten persona laikoen “Batera gehiago gara” topaketan parte hartu zuten. Topaketa hau Erlijiosoen Espainiar Konferentziak (CONFER) antolatu zuen eta 1.000 pertsonatik gora bertaratu ziren.

Laikoak, kongregazio erlijioso ezberdinetako kontsagratutako ahizpa eta anaiekin batera, Madrilen bildu ziren martxoaren 23an, bizitza erlijiosoarekin “misioa partekatzen duten” laiko taldean eleizaren dimentsioa hausnartzeko, agertzeko eta ospatzeko, beren sinismena espiritualitatetik biziz eta familia erlijioso ezberdinetako karismekin biziz.

“Batera gehiago gara” lelopean, gaur egungo laiko bokazioaren inguruan aurrera egitea eta hausnartzea izan zuten helburu. CONFER-eko lehendakari Luis Ángel de las Herasek eta Azpezpiku-Batzar Espainiarreko lehendakari-ordea nahiz Valentziako Artzapezpikua den Carlos Osoro monsinoreak egin zuten aurzkezpenaren ondoren, Mª Dolores López Guzmánek, Begoña Rodríguez Gonzálezek eta Chema Pérez Sobak laiko taldearen “nortzuk gara” izaera azaldu zuten. Jarraian alor ezberdinetan partekatutako misioan egiten den lana adierazi zen: Alor sozialean, hezkuntza alorrean, alor kulturalean, komunikabideetan, pastoraltza alorrean eta osasun alorrean. Ahizpa ospitalarien ordezkari gisa, Alejandro Floritek, kongregazioaren karisma eta gure lan ospitalarioa azaldu zituen: Familia, lana, herritarrak, lidergotasuna…

Arratsaldean Migueli kantautoreak kontzertua eskaini zuen eta ostean taldekako hausnarketa lanarekin jarraitu zuten. Programa honakoa izan zen:

·         Otoiztu eta ospatu egiten dugu: Espiritualitate era bat.

·         Partekatutako misioan bizitzea eta aurrera egitea.

·         Sare sozialak Erreinuaren zerbitzura.

·         Laikoak eta konpromezu soziala: Erreinua sortzeko lanean.

·         Gu garen Eleiza. Amesten dugun Eleiza.

·         Sinisten dugunaren berri ematen dugu: Ebangelizazioaren erronka.

 

Topaketa 19.00etan bukatu zen Eukaristiaren ospakizunarekin batera.