Barandiaran Egoitzan Futbolean oinarritutako Erreminiszentzia Tailerraren bigarren edizioari ekin diote
Durangoko adinduentzako Joxe Miel Barandiaran Egoitza Futbolean oinarritutako Erreminiszentzia Tailerraren beste edizio bat hartzen hasi da, joan den irailaren 14az geroztik, FEAFVk (Futbolari Beteranoen Elkarteen Espainiako Federazioa) eta AFEk (Espainiako Futbolarien Elkartea) antolatuta, Athleticeko Jokalari Ohien Elkartearen zein talde txuri-gorriaren partaidetza eta laguntzarekin.
Zentroa Bizkaiko Foru Aldundiarena da, Aita Mennik kudeatzen du, eta bertan Tailer hau egiten den bigarren edizioa da.
Inaugurazio saioan, esperientzian parte hartuko duten zentroko egoiliarrez gain, hurbileko senideak eta zentroko profesionalak ere izan ziren –horien artean Nora Ibarra zuzendaria–, Athleticeko Javi Gonzalez eta Imanol Aguiar jokalari ohiak, eta Juan Maria Zorriqueta eta Andoni Ayarza FEAFVren partetik.