Adineko pertsona
Barandiaran egoitzako ortua bere fruituak ematean hasi da
Azkenean eguraldiak gure patioaz gozatzen utzi gaitu, eta gure ortuetan lan egin dezakegu.
Ortuak hain zuzen lehen fruituak eman ditu, eta zenbait uraza eta eskarola hartu ditugu. Marrubiak ere ateratzen ari dira. Aza gorriaren hazi batzuk gorde genituen hurrengo denboraldirako, eta tipuletak, baratxuriak, azenarioak, eskarolak, urazak, piperrak, tomateak eta bestelakoak pixkanaka hazten ari dira. Denetarik dago.