Adineko pertsona

Barandiaran Egoitzak “txitxiburduntziz” eta musikaz ospatu zuen Santo Tomas

Txitxiburduntzi

Joan den 22an, aurreko egunean Santo Tomas ospatu genuela, Durangoko Joxe Miel Barandiaran Adinekoen Egoitzak festa bat antolatu zuen, dantzaz eta ogia eta txorizoa “txitxiburduntziz” dastatuz.

Egoitzako aire zabaleko patioan egoiliar-talde bat egon zen arratsaldean txorizoak aluminiozko paperean bilduta eta makil batean sartuta (“burduntzi”) txingarren gainean erretzen. Ogiaren eta sagardo apur batekin, txorizoa protagonista izan zen egun horretako askarian kanpoaldean.

Txitxiburduntzi Txitxiburduntzi Txitxiburduntzi

Barruan, kafesnea eta pastak zeuden itxaroten erabilera anitzeko aretoan “txitxiburduntzira” animatu ez zirenentzat eta Koldo musikaria eta abeslariak bere teklatuak eta bozgorailuak jarri arte itxarotea nahi izan zutenentzat.

Egoiliarrak, senideak eta zentroko langileak berehala jarri ginen dantzatzen Koldoren abestiekin. Denetarik abestu zuen, hala nola jotak eta mundu guztia dantzatzen jarri zuen kalejira bat. Bere ohiko umorez eta pozaz denbora oso azkar igaro zitzaigun, baina musikaz beteriko arratsalde dibertigarri eta girotsua eman genuen.

Musika eta dantza Koldokin Musika eta dantza Koldokin Musika eta dantza Koldokin