Joan den azaroaren 8an, “Etikaren balioa” izenburupean, bioetikaren inguruan programatutako lehen saioa egin zen, gure erakundeak gaur egun identitate ospitalarioari buruz duen prestakuntza planaren barruan. Mabel Marijuan, Medikuntzan doktorea eta EHUko Bioetikako irakaslea, Aita Menni Ospitaleko irakaskuntza gelaraino hurbildu zen “galdera etiko nagusitzat” definitu zuenaren inguruan hausnartzen laguntzeko: Zer egin behar dut?
Etika jarduketa guztietan
Mabel Marijuan hainbat osasun eta gizarte zerbitzutako etika asistentzialeko zenbait batzorde martxan jartzen lagundu du, horien artean Aita Menni Ospitaleko Etika Asistentzialeko Batzordea.
Prestakuntza hitzaldian, Marijuan doktoreak gogorarazi zuen hospitalitatea dela Ahizpa Ospitalarioen erakundean funtsezko balioa, eta benetako hospitalitatea ez dela inoiz balio instrumental bat, hau da, balio handiko zerbait beste ondasun batzuk lortzeko balio duelako, baizik eta berez dela ondasun bat. Halaber, adierazi zuen balio ospitalarioek etika sartzen dutela praktikari lotzen zaizkion jarduera guztietan, hau da, jakintza praktiko eta zuhurra dela (ez filosofiaren zati bat bakarrik). “Horrenbestez, etika gure hautu edo erabakietako bakoitza gidatzen duten balioen sustapenarekin lotzen da”, azaldu zuen.
Balio ospitalarioen deklarazioak bost ondasunen (balioak) bitartez jasotzen du hospitalitatearen adierazpena, eta horiek dira gida eta horizontea gure erakundeetan lan egiten duten pertsona guztientzat. Horietako bat da etika jarduera orotan aplikatu behar dela, eta gainerako alderdiak zeharkatzen ditu, gaia delako nola jardun ondo eta nola aritu erantzukizunez egiten dugun jarduera bakoitzean. “Zer egin behar dut”? Galderari erantzuteko, balio ospitalario horiek esan nahi dute gugandik eta gure artean alderdi hauek sustatu behar ditugula: baztertuta daudenekiko sentikortasuna, batez ere gaixotasun edo desgaitasun psikikoa dutenen alde; zerbitzua gaixoei eta beharra dutenei; harrera askatzailea berotasunez, trukean ezer eskatu gabe, errehabilitaziorik handiena lortzeko eta etxeko berotasunarekin zainduz; osasun integrala, osatzea eta zaintzea delako gure helburua; kalitate profesionala, zorroztasun profesionalaren, kudeaketaren efizientziaren, talde lanaren, tresnen egokitzapenaren eta etengabeko eguneratzearen bidez; gizatasuna arretan, gure arreta pertsonaren duintasuna lehenesten duen giza topaketa bat delako; kontzientzia historikoa, historia ospitalarioaren parte garelako eta horren etorkizuna eraikitzen dugulako, eta, azkenik, etika jarduera orotan, hain zuzen ere, saioa ardaztu zuen balioa.
Baina, nola ziurtatzen dut nire jarduera etikoa izango dela? “Pertsona bat modu ospitalarioan artatzeak esan nahi du errespetua, pertsonaren autonomia, elkartasuna, desberdinari harrera egitea, etab. Berez, gehienetan badakigu zer egin behar dugun: Erakundearen balioak aplikatu. Baina ez dugu beti jakiten balio horiek nola zaindu, eta, orduan, behar dugun denbora hartu behar dugu. Etikoki jarduteko erantzukizunez erantzun behar dugulako, egiten ari garenaz erantzun, erabateko kontzientziaz jardun. Erantzule (responsable) erantzutetik dator (latinez, respondere), eta, profesionalak garen heinean, erantzun egiten dugu, ez dugu ihes egiten. Gure erantzuna arazoa goragoko estamentu bati jakinaraztea edo helaraztea izan behar bada ere. “Balioak jarduera on bakoitzean eraikitzen dira, ez dira zerrenda bat”, esan zuen hizlariak.
Konpontzeko hiru modu
Mabel Marijuanen arabera, oinarrian, gatazka bat konpontzeko hiru modu daude, eta, adibidez, artatzen ari garen pertsona batek ekintza terapeutiko batean parte hartzeari uko egiten badio, hiru aukera hauetako bat erabiltze dugu:
- Autoritatea: autoritatea esleitu diogun pertsonak erabaki dezala, arazoa hari helaraziz, konpondu dezan. “Obedientziak, gure historiako aro batzuetan baliotzat hartu izan bada ere, ez arduratzera garamatza, erabakiak beste batzuen esku uztera edo erabaki dezaten eskatzera”, aipatu zuen.
- Negoziazioa: pazientearekin negoziatuko dugu, jarduerara joan dadin. Horretarako, zerbait eskaini behar da trukean, betiere irabazteko helburuarekin, “ez delako negoziatzen berdinketa bat lortzeko, beti egoten da galdu edo irabazi, baina dena ez da zilegi, nahiz eta marjina nahiko zabala den”, adierazi zuen.
- Hausnarketa: “jarduera ororen etika” kontuan hartuta, hausnarketa egingo dugu aztertzeko balioak nola sustatu eta ez urratu, eta gertakariak ezagutzetik hasiko gara, kausa argitzetik hasiko gara, kasu honetan, pazienteak uko egitearen kausa. “Etikak antz handia du klinikarekin, ez dago edozein jarduera asistentzialetik oso urrun, ondo diagnostikatu behar da, pauso bat atzera eman eta gatazkaren anatomia, forma eta ezaugarriak ikusi, gertatzen ari dena ulertu, aurreiritzirik eta zurrumurrurik gabe. Hausnartu behar da, akordioetara iritsi, nahiz eta ez izan guk nahi genuena, baizik eta egoera horretarako onena, gertaerak eta egiazko aukerak kontuan hartuta. Jarduteko modu hori presaren eta bitarteko faltaren aurka doa, ea ez dugu kezkatu behar erabakia hartzen berandutzen bagara, datu guztiak ditugula proposatuko den irtenbidea, zalantzarik gabe, zuhur eta egokiena izango delako”, azaldu zuen.
Harreman asistentziala
Marijuan doktoreak lau eragile nagusi nabarmendu zituen harreman asistentzialari dagokionez: gaixoa, familia, asistentzia ematen duten profesionalen taldea baliabideen kudeatzaileen taldea. Pazientearentzat eta familiarentzat autonomiaren balioa da protagonista, eta profesionalen taldearentzat ez-malefizentzia da oinarrizko balioa, kalterik ez egitea, kaltea edo iatrogenia saihestea. Kudeatzaileek, berriz, justiziaz jarduten saiatu behar dute, efizienteak izan, inor ez diskriminatu, bereizi edo baztertu, bakoitzari dagokiona eman. “Laburbilduta, praktika on asistentzialean sartzen da nire lana ondo egitea, baliabide egokiekin, ez izatea kate begi huts bat gehiago, ez uztea arretaren kalitatea jaisten eta praxis txarra egoten. Gaixoaren bizi proiektua babestu eta errespetatzen dugun bakoitzean ongia egiten dugu”, amaitu zuen, etikaren bilakaera eta dimentsio globala aipatu ondoren, horren barruan gaur egun jasangarritasuna eta antzeko balioak indarra hartzen ari direlarik.