Irungo Anzaran Errehabilitazio Psikosozialeko Zentroak (EPSZ) azoka txiki solidario bat antolatu zuen azken asteetan egin zuten norberaren irudiko tailerrarekin amaitzeko. Erabiltzaileek eta profesionalek lan gogorra egin zuten dena ongi antolatuta eta prest egon zedin, arropa eta osagarriak jarriz, deigarriak izan zitezen.
Denek izan zuten azoka txikiaren antolaketan parte hartzeko aukera, arropa eta osagarriak ekarriz, gero, uztailaren 18an, hots, azoka egin zen egunean, gustatzen zitzaiena eraman ahal izateko. Baina azoka txikiaz gain, Ana Elgorriagaren laguntza ere izan zuten. Makillatzaile profesionala da eta zentroko erabiltzaileak makillatu zituen EPSZko begirale baten laguntzarekin, ile-apaintzailearena egin zuena.
Egun bereziari amaiera emateko photocall bat prestatu zuten, erabiltzaileek arropa berriarekin eta makillatuta modeloarenak egin zezaten. Argazkiei jai-giroa emateko, zenbait osagarri ere jarri zituzten, gehiago apaintzeko.
Jardueraren helburua armairua berritzea eta gauza berriak jartzea zen, baina horrek gastu ekonomikorik ekarri gabe, eta erabiltzaileak arropa berria izateko denda garestietara ez dela joan behar jabetzea. Horrela, etxean, erabiltzen ez ditugun baina beste pertsona batzuentzat baliagarriak izan daitezkeen gauza asko ditugula konturatu ziren.
Asko gozatu zuten esperientziarekin eta etorkizunean berriro antolatzea eskatu zuten. Eta azoka txikian asko inplikatu zirenez, geratu zen arropa GKEren bati eman ahal zitzaiola pentsatu zuten.