Autismoa eta adimen-desgaitasuna duten pertsonen laguntza-errealitatea sustatzeko dokumentala
Aita Menni Ospitalea eta Mondragón Unibersitatea (M.U.) berriro elkartu dira bazterkeriaren eta aurreiritzien aurka. Ikasturte honetan, MUko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Ikus-entzunezko Komunikazioa Graduaren eta AMHren arten lankidetza-proiektu bati esker, ‘Pauso bat aurrera’ izeneko dokumentala ekoiztu da.
Ikus-entzunezko Komunikazioa Graduarekin sinatutako lankidetza-prozesua 2017ko azken hiruhilekoan hasi zen. ‘Zarena gara’ izan ere Aita Menniko irakasle, ikasle eta profesional taldearen artean elkarrekin egindako lehen film laburra. Ikasturte bat geroago, bi erakundeen arteko hitzarmenak Adimen Desgaitasunerako Unitatera (UDI) jo du.
Macarena Aspiunza psikologoak, UDIko koordinatzaileak, lan berri honen helburua hauxe dela esan digu: “laguntza-errealitate baten konplexutasuna ezagutzera ematea, adimen-desgaitasunaren eta espektro autistaren nahasmenduaren esparruan. Zehazki, bi kolektibo horien jokabide-nahasmendu larrien gero eta gorabeherarik handiena da, eta arazo horrek, haiekin lan egitea eta esku hartzea zailtzen du”.
“Proiektu hau 2004. urtean sortu zen, eta urte gutxiren buruan nabarmen handitu da. Gaur egun, 36 plaza daude. Pertsonen horien jokabide-nahasmendua handia da, eta eragin esanguratsua du banakoan berarengan eta gizartean. Zehazki, portaeraren arazoa da, eta pertsona beraren eta besteen integritatea arriskuan jar dezake. Horrek murrizketa handia ekartzen du erkidegoan duen partaidetzan eta, gaur egun, eskaintzen diren baliabide eta zerbitzuetarako sarbidean”, azpimarratu du.
Beren historiaren protagonistak
Proiektua pentsatzeko, sortzeko, erabakiak hartzeko eta gauzatzeko prozesua 2019ko lehen seihilekoan egin da. ‘Pauso Bat Aurrera’ dokumentalean -lerro hauen amaieran ikusten dena-, lortutako aurrerapen terapeutiko eta sozialak erakusten dira. Horrez gain, esparru askotan, estigma sozialak jarraitzen duela ere nabarmentzen da. Ikus-entzunezkoa MUko epaimahai akademikoak ebaluatu du, Aita Menniren adostasunarekin. Esperientzia oso positiboa izan da. Aldeko lehen puntua da “gure pazienteak asko indartu duela bideo batean ikusteak, beren historiaren protagonistak izateak”, adierazi du psikologoak.
Bizitza UDIn
Aita Menniko UDIk laguntza-maila handia behar duten pertsonei laguntzen die. Guztiek adimen-desgaitasuna, autisten nahasmendua, gaixotasun mentala eta jokabidearen nahasmendu larriak dituzte. Jokabide arazotsu horiei erantzuten dien esku-hartze eredua pertsonan oinarritutako arretan oinarritzen da. Horrek, laguntza-talde osoaren balioak eta praktikak zehazten ditu. “Kasuak Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako Foru Aldundiek deribatzen dituzte, zailtasun handiak agertzen direlako DI eta TEA duten pertsonen arretarako bideratutako gizarte eta osasun baliabideen erabileran. Adin tartea 15 eta 55 urte artekoa da, hala ere, batez besteko adina, gehienez, 30 urte da”, azaldu du Macarena Aspiunzak.
UDIk erabiltzaileen eta haien senideen ongizateari laguntzen dion egitura bat eskaintzeaz gain, estimulazio eta sozializazio ingurune bat ere lortu nahi du, hainbat jardueraren bidez, hala nola kognitiboak, komunikaziozkoak, motorrak, didaktikoak, ludikoak eta okupazionalak.
Aita Mennik Naroa Inza Retes, Aitor Viejo Güemes eta Irati Gonzalez Lopez ikasleek Idoia Astigarraga Agirre tutorearekin egin du lan hori eskertu nahi dio Mondragon Unibertsitateari; baita UDIko laguntza-taldeari eta lagundu duten pazienteei ere. Halaber, bereziki aipatu nahi ditu esku hartu duten bi amak, hots, Mª Luisa Bizkarra Olabegoia eta Iraia Saiz, esfortzu handia egin behar izan dutelako.